Artículos archivados en 2016-06

0 comentarios

Obedientzia deseraikiz

"Obedientzia da arazoa", hori esaten digute desobedientziari buruzko jardunaldiak antolatu dituzten eragileek. Baina obedientzia ez da beste arazo batzuen pare jartzeko modukoa, langabezia, prekarietatea edota murrizketak. Obedientzia gure kontzientziak moteltzen dituen jarrera da, kritikotasuna apaltzen duena, ametsak egi bihurtzeko oztopo erreala.

Obedientzia deseraiki behar dugu, desobedientziaz eraikitzen hasteko. Desobedientzia gure bizitzako arlo guztietan aplika dezakegun jarrera da,...

0 comentarios

KRML Bizirik: espazioak berreskuratuz

Bilboko auzoa den Santutxuk 34.000 biztanle ditu, Hernani eta Tolosak baino 10.000 gehiago eta Durango edo Galdakaok baino 5.000 biztanle gehiago. Biztanle horiek guztiak, ordea, 8 km² exkaxetan biltzen dira, zerua urratzen duten dorre luzeetan. Auzoan bertan eskaintzen diren zerbitzu publikoek, noski, ez dute lehen aipatu ditugun herriekin inolako zerikusirik, eta beraz, langile-auzo honetan, aspaldidanik ezagutzen dituzte, alde batetik, horiek lortzeko borrokak, eta bestetik,...

0 comentarios

Alda dezagun sistema... eta komunikabideak?

Maddalen Iriartek elkarrizketa egin dio Lander Arbelaitzi (@larbelaitz) @GipuzkoaZutik ekimenaren inguruan. Elkarrizketa interesgarria izan da, galdera zuzenak, erantzun mamitsuak. Elkarrizketa telefonoz izan da, 7 minutu ingurukoa.

Azpimarra, ordea, telebistako saioa da eta beraz, ezin ikusleak Maddalenen aurpegiari begira utzi 7 minutuz. Gainera, Gipuzkoa Zutik ekimenak zerbait erakutsi badigu, gipuzkoarrok kolorea zer den ere badakigula izan da, nola ez zituen bada ETB1ek ekimenaren...

0 comentarios

Eraldaketa lurretik hasten da

Zein eraldaketa bultzatuko dugu oinarria ahazten badugu? Ustelak lurpera, eraldaketa da handiena! Zaldibiko Goizane eraldaketa-gunea martxan jar dezaten sinadura-bilketa jarri dute martxan.

Baserritar txikientzat ezinbestekoak dira Goizane bezalako transformazio-guneak eta kontsumitzaileontzat abantaila itzela baserri txikien produktuak eskuratzeko aukera errazten baitute. Elikadura Burujabetzaren bidean, birsortu beharreko guneak ditugu. Sinatu hemen Zaldibikoa martxan jar dezaten.

...