Artículos archivados en 2017-05

0 comentarios

Bueltan da Maizterren Sindikatua

Maizter hitzarekin garai bateko baserriak datozkigu burura, landa-eremua, abereak, jabetza eskasak... garai gogorrak. XXI. mendeko Bartzelonan halakoxe garaiak bizi dituztela iritzi diote eta neoliberalismoaren gentrifikazioari, hau da, etxebizitzak alokatzen dituzten jabeen (norbanako, higiezin-enpresa zein inbertsio-funtsen) eta haien mesedetara dauden legeen gehiegikeriei aurre egiteko batu eta sindikatua eratzea erabaki dute.

 

Bihar, maiatzak 12, aurkeztuko dute jendaurrean eta...

0 comentarios

Bakarrik bazoaz ezin urrutira iritsi

Martxan da jada KoopFabrika, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala bultzatzeko programa, Gipuzkoako hiru eskualdetan. Urtarrilean hasi eta ekainean amaituko den ikastaroa ekintzaile, elkarte edota enpresei begirakoa da eta bidea bakarrik egin beharrean, bidean zu bezala, beste hamaika ere badaudela ikusteko, sentitzeko, irudikatzeko modua.

0 comentarios

Askatasunean sinesten dugunak ezin gara hura iritsi zain geratu!

Ikaragarria Angela Davisek Washingtongo Emakumeen Martxan egin zuen diskurtsoa. Justizia soziala bere osotasun eta sakontasunean oinarri hartuta, erresistentziarako oihartzuna izan zen berea: ikara daitezela gizon zuri heteropatriarkalaren nagusitasunaren alde egiten dutenak!

Aldaketaren indar boteretsuak lerrokatzen hasiak dira Amerikako Estatu Batuetan eta horrexegatik, Trumpek hauteskundeak irabazi zituenetik haren aurkako indar erakustaldi handienean, diskurtso erabat ideologizatua...