0 comentarios

Alda dezagun sistema... eta komunikabideak?

Maddalen Iriartek elkarrizketa egin dio Lander Arbelaitzi (@larbelaitz) @GipuzkoaZutik ekimenaren inguruan. Elkarrizketa interesgarria izan da, galdera zuzenak, erantzun mamitsuak. Elkarrizketa telefonoz izan da, 7 minutu ingurukoa.

Azpimarra, ordea, telebistako saioa da eta beraz, ezin ikusleak Maddalenen aurpegiari begira utzi 7 minutuz. Gainera, Gipuzkoa Zutik ekimenak zerbait erakutsi badigu, gipuzkoarrok kolorea zer den ere badakigula izan da, nola ez zituen bada ETB1ek ekimenaren irudiak jarriko?

Ikusi bideoa Arbelaitzen hitzak arretaz entzunez... zein komunikabide da iraganekoa?

/