0 comentarios

Askatasunean sinesten dugunak ezin gara hura iritsi zain geratu!

Ikaragarria Angela Davisek Washingtongo Emakumeen Martxan egin zuen diskurtsoa. Justizia soziala bere osotasun eta sakontasunean oinarri hartuta, erresistentziarako oihartzuna izan zen berea: ikara daitezela gizon zuri heteropatriarkalaren nagusitasunaren alde egiten dutenak!

Aldaketaren indar boteretsuak lerrokatzen hasiak dira Amerikako Estatu Batuetan eta horrexegatik, Trumpek hauteskundeak irabazi zituenetik haren aurkako indar erakustaldi handienean, diskurtso erabat ideologizatua entzuteko aukera izan genuen Davisen ahotik: heteropatriarkatua, esplotazio kapitalista, arrazakeria, misoginia, gentrifikazioa, espetxe-industria... eta horren guztiaren aurrean erresistentzia, zapalduon erresistentzia, zapalduok geure artean elkar aitortzen lagunduko digun erresistentzia, internazionalismoan oinarritutako erresistentzia, geure gorputzen erresistentzia... praktikan jarri beharreko feminismoa!

/