Jone Etxeberria naizplus blogak

Obedientzia deseraikiz

"Obedientzia da arazoa", hori esaten digute desobedientziari buruzko jardunaldiak antolatu dituzten eragileek. Baina obedientzia ez da beste arazo batzuen pare jartzeko modukoa, langabezia, prekarietatea edota murrizketak. Obedientzia gure kontzientziak moteltzen dituen jarrera da, kritikotasuna apaltzen duena, ametsak egi bihurtzeko oztopo erreala.

Obedientzia deseraiki behar dugu, desobedientziaz eraikitzen hasteko. Desobedientzia gure bizitzako arlo guztietan aplika dezakegun jarrera da, horixe baita, jarrera bat, bizitzarekiko dugun jarrera.