Artículos archivados en 2018-02

0 comentarios

Alemaniatik bueltan ekarri ninduten

Alemaniatik bueltan ekarri ninduten

Nota: Istorio honen lehenbiziko atala ikusi nahi baduzu sakatu hemen.

 

"Bulgariara sartzeko 5 saiakera egin nituen" dio Hajar Daxil-ek Ovcha Kupel kanpamentutik kanpo. Zaintzaile bat begira dugu atetik. Ez dute inguruko inor errefuxiatuekin hitz egiten ikusi nahi, GKE batekoa ez bada behintzat.

"Saiakera guztiak oso gogorrak izan ziren. Turkiatik sartzeko mendi zerra haundi bat igaro behar duzu eta poliziak aurkituko gintuenaren beldurrez gauez egiten genuen. Elurra zen alde guztitan....

0 comentarios

Atzean dena utzi nahi izan dut

Atzean dena utzi nahi izan dut

Hajar Daxil-ek 63 urte ditu. Linboan bizi da Bulgariako hiriburuko Ovcha Kupel errefuxiatu kanpamentuan. Yazidi-a da, Iraq-eko minoria etniko eta erlijioso bat. 

"Egoera niretzako jasangaitza zen" dio kanpamentuko langetatik kanpo. "Senarrak beste emazte bat zuen, Estatu Islamikoa gurean ate joka zegoen eta beste yazidiekin zer egin duten jakinda, bertan ez nuela ezer pentsatu nuen. Nire seme-alaba guztiak Europan bizi ziren. 3 seme alemanian eta alaba bat norbegian."

Hajar, Sofiako...

0 comentarios

Elias Sulaiman: Bizitzak "irri egin" dion errefuxiatu siriarra (2. atala)

Elias Sulaiman: Bizitzak "irri egin" dion errefuxiatu siriarra (2. atala)

"SANA-ko (Siriako albiste ajentzia) karneta erabili nuen Assad-en militarren kontroletan" dio Elias Sulaiman errefuxiatu kurdu siriarrak. "Autobusa hartzea erabaki nuen, kotxeak susmagarriagoak zirelako. Kapitain batek gelditu ninduen eta atxilotua nengoela esan baino zertxobait lehenago agentziako karneta erakutsi eta Estatu Islamiakoaren aldera inbestigazio sekretu bat egitera nindoala esan nion. Hurrengo kontrola Assad-en aurkako FSA-rena (Ingelesez Free Syrian Army, Siriako Armada...

0 comentarios

Elias Sulaiman: Bizitzak "irri egin" dion errefuxiatu siriarra (1. atala)

Elias Sulaiman: Bizitzak "irri egin" dion errefuxiatu siriarra (1. atala)

"Beste batzuekin alderatuz ez nago hain gaizki" dio Elias-ek Sofiako taberna batean eserita. Bertan ostegunero estatu espainiarreko pertsona mordoxka bat biltzen da heuren artean hitzegiteko. Elias ere bertaratu egiten da, gazteleraz hitzegitea gustoko du eta jende mordoxka bat ezagutu omen du horrela. Tabernako nagusiak ere asko lagundu dio errefuxiatu bizitzako baldintza gogorrak pairatzen.

"Sirian nire egoera beste batzuena baino konplikatuagoa zen gerra garaian, ez aldiz lehenago. Kuban...

0 comentarios

Denbora pasa ahala

Denbora pasa ahala

Bewar-ek ez du bere jaioterrira bueltatu nahi. "Atzera begiratzea ez da ona, aurrera begiratzea besterik ez dugu errefuxiatuok" dio Sofíako (Bulgaria) tranbian sartuta etxera bidean. 

Bulgaria Alemaniara iritsi nahi zuten errefuxiatuentzako ezinbesteko pasaleku bihurtu zen Europar Batasunak ateak itxi zituenean. Greziak gainezka egin zuen 2014 eta 2015ean. Lesbos uhartera iristea zailago zen EB-ak Turkiari errefuxiatuak bere mugetatik kanpo irten ez zitezen emandako...