Artículos archivados en 2020-04

0 comentarios

Garbitzaile ikustezinak

Garbitzaile ikustezinak

"Jarri ezazu EPI-a modu honetara eta eskularruak beste honetara. Ondoren kentzeko esango dizugu nola egin baina garrantzitsuena aurpegia zuzenean dena kendu eta desinfektatu arte ez kentzea da" dio M.J. garbitzaileak. Bere semearekin batera infektatuen gelak garbitzen egoten da goizero goizero. Goitik beherako garbiketa egiten dute, halere oso garbiak direla diote. "Gu bagatozela jakinda, ia denek ohea egiten dute, eta zaborrontziko poltsa ate ondoan uzten digute" dio M.J-k. Batzuk lagundu...

0 comentarios

Sendatu eta... nora?

Sendatu eta... nora?

M. gaur irten da. Euskalduna baina etxegabea da. Gora behera haundiak izan ditu etorri zenetik. Isolamendua askori zaila egiten omen zaie, baina denbora irakurtzen eta internet-en pasatzen dute, irratia entzuten duten bitartean."Gehienak oso garbiak eta laguntzeko prest agertu dira. Atea jo orduko, badakite maskara jarri behar dutela. Baina saiatzen dira gu ez kutsatzen eta gelara ez sartzeko kanpora ateratzen dute zaborra guk ezer esan gabe. Joaten denek gela garbi uzten dute" dio Simon-ek....

0 comentarios

Beti itsasoari begira

Beti itsasoari begira

A.B. marokoarra da. Gaitzak adin haundiko harrapatu omen zuen. WiFi-a bai baina ez du mugikorrik. Eguna gaztelera ikasten pasatzen du, baita asko ulertu ez arren irratia entzutene ere. Sarrionandiaren "Palestinar preso bakartia" etorri zait gogora. 

Bistaz gozaten duela adierazi dit gaztelera trakets batean. "Lasaitu egiten ditu isolamentuan. Itsasoa aurrean izatea ona da" dio Elena-k, Gurutze Gorriko arduradunak. Aterpetxea hutsik gelditu zen osasun krisia hasi zenean eta Gurutze...

0 comentarios

Isolamendu bikoitza

Isolamendu bikoitza

A.M argeliatik iritsitako etorkina da. Hondarribian Gurutze Gorriak gestionatzen duen aterpetxean dago. Coronavirus-a du. Eguna gela baten barruan pasatzen du. Egunean behin etortzen zaizkio erropa zikina hartu eta garbia ematera. Gela garbitzen diote horretarako prestatuta dauden garbitzaileak. "Oso ondo portatzen dira nirekin Gurutze Gorrikoak, bista onak ditut eta ez naiz aspertzen" dio A.M.-k. Argelia gogoan du beti eta bere herrialdean non bizi den eta inguruan zer ikusi daitekeen esaten...

0 comentarios

Heroi anonimoak ate joka

Heroi anonimoak ate joka

"Bolondresak gara guztiz" dio Aitor Araña-k. Arkitektura teknikoa amaitzeko asignatura bat bakarrik falta zaio Urretxuar gazte honi. "Baina egoera ikusita indar eta gogo gehiago ari naiz jartzen Gurutze Gorrian bolondres lanak egiten".

 

Ia egunero irteten dira etxetik atera ezin dutenei erosketak egin eta jarraipen bat egitera. Ez dira etxeetara sartzen, distantzia mantendu behar izaten dute. "Batzuk aislatuta daude positibo eman dutelako. Ez dute inor inguruan edo dituzten...

0 comentarios

Heroi anonimoak 1

Heroi anonimoak 1

Bizitza okertzen denean gizakiak duen onena ateratzen omen du (bakan batzuk txarrena ateratzen badute ere). Guztiak etxean geratzen zareten bitartean, ixilik baina lanean dihardute pertsona askok. Ezinbesteko bihurtzen dira gure segurtasuna bermatzeko; mediku, bolondres, kale garbitzaile, udaletxeetako brigadak, errefuxiatuak zaintzen dauden pertsonak, Gurutze Gorria, erizainak, eta abar. 

Gaur egun argazkitan ateratzen ez dena denborak irentsiko du (paradojikoa badirudi ere). Ahaztu...