Andoni Lubaki naizplus bloga

Atzean dena utzi nahi izan dut

_dsf5042
Hajar Daxil

Hajar Daxil-ek 63 urte ditu. Linboan bizi da Bulgariako hiriburuko Ovcha Kupel errefuxiatu kanpamentuan. Yazidi-a da, Iraq-eko minoria etniko eta erlijioso bat. 

"Egoera niretzako jasangaitza zen" dio kanpamentuko langetatik kanpo. "Senarrak beste emazte bat zuen, Estatu Islamikoa gurean ate joka zegoen eta beste yazidiekin zer egin duten jakinda, bertan ez nuela ezer pentsatu nuen. Nire seme-alaba guztiak Europan bizi ziren. 3 seme alemanian eta alaba bat norbegian."

Hajar, Sofiako kale hotzetan kaltzetinik gabe dabil. Jertse fin bat besterik ez du. "Ez du gauza askorik berarekin. Bere gelan aldagarri batzuk ditu. Emakume gogorra da" esan dit Bewar-ek, itzultzaile lanak egiten ari den kazetari errefuxiatuak. 

"Gela berdinean sartu gintuzten Bewar eta biok. Bera joan zen eta nik aldiz hemen jarraitzen dut. Ez dakit zenbat pertsona joan diren gelatik baina ni naiz mugitzen ez den bakarra. Familia hain gertu izan eta bidaiko etaparik luzeenean nagoela iruditzen zait. Ez da bestea bezain arriskutsua, baina 2 urte daramatzat eta ez dakit nire kasua nola dagoen ( Hajar errefuxiatu izateko estatusa emango dizkion paperen zai dago). Akaso ahaztu egin dira nitaz eta ni bezala dauden beste askotaz.