Andoni Lubaki naizplus bloga

Elias Sulaiman: Bizitzak "irri egin" dion errefuxiatu siriarra (2. atala)

_dsf4789
Elias-en eskuak

"SANA-ko (Siriako albiste ajentzia) karneta erabili nuen Assad-en militarren kontroletan" dio Elias Sulaiman errefuxiatu kurdu siriarrak. "Autobusa hartzea erabaki nuen, kotxeak susmagarriagoak zirelako. Kapitain batek gelditu ninduen eta atxilotua nengoela esan baino zertxobait lehenago agentziako karneta erakutsi eta Estatu Islamiakoaren aldera inbestigazio sekretu bat egitera nindoala esan nion. Hurrengo kontrola Assad-en aurkako FSA-rena (Ingelesez Free Syrian Army, Siriako Armada Askea) zen eta hura aise pasa nuen, ez bait ziren autobusera igo ere egin. Aldiz hurrengoa Estatu Islamikoarena zen. Hori jakinda karnet faltsu bat nuen prestatuta. Nire izena kristaua da eta abizena siriako kurdua naizela dio. Hortaz EI-arentzako etsairik handienetakoa nintzen. Autobusera igo zirenean karneta eskatu eta ez nuen aurkitzen. Oso urduri jarri nintzen eta jaitsi egin ninduten. Hil egin behar ninduten autobuseko batek karnet faltsua eserlekuen artean erorita ikusi zuenean. Hozta hozta libratu nintzen. Handik Turkiara pasa eta hilabeteetako ibilbidearen ondoren hemen nago." dio irribartsu Eliasek taberna kanpoan zigarro bat erretzen ari den bitartean. 

" Hainbat lan egin ditut eta orain posizio ona dut gizartean. Langile dexente ditut nire kargura. Bulgariera azkar ikasi dut eta nire nagusiek estimu handian naute. Ni Bulgarian geratuko naiz, ez dut ez aurrera ez atzera egiteko asmorik"

 

Elias Sulaiman-en 1. zatia ikusi nahi baduzu egin klik hemen.