0 comentarios

MOHAMED, ZUMARRAGA. SAHARAUI AKTIBISTA

MOHAMED, ZUMARRAGA. SAHARAUI AKTIBISTA

Mohamed-ek lana nahi du. Beste hainbeste saharaui bezala, Marokok 1975aean okupatutako Saharatik ihes egitea lortu zuen. Oiartzunen beste neska saharui batekin ezkondu zen, etxetik eta familiarengandik urrun. Bere emaztea Gdeim Izik kanpamentuko aktibista izan zen. “Izugarria izan zen Gdeim Izik. Nazioarteak beste behin ere beste alde batera begiratu zuen protesta baketsua hura egiten hasi ginenean. Chomsky-k ere esan zuen gu izan ginela “udaberri arabiarra hasi zuen herria. Ez zela Tunisia izan, gu baizik; saharuiak. Baina ondo fijatu zaitez, frantziak muturrak sartuta dituen lurraldeetan ez zen aparteko gertakaririk izan. Tunisian ezik. Nahiago izan zuten Tunisiako sua azkar itzali eta saharauiok egin genuena ixildu” dio Mohamed-ek bere Zumarragako etxean te bat egiten ari den bitartean. “Nire emazteak sekulakoak pairatu izan behar zituen marokoar poliziaren kuartelean. Ez dit sekula dena kontatu, ez dut dena jakin ere egin nahi. Orain borroka egiten jarraituko dugu baina hemendik, Euskal Herritik. Mohamed-ek bere egongelako leihoak seinalatu ditu. Bertan Polisario hitza eta Abdelazziz presidente oiharen irudia ikus daitezke.

“Ez dut gobernuaren laguntzarik nahi. Lana euskaldun batek bezala egin nahi dut. Asko ikasitakoa naiz, barkuetan mantenu lanak egin eta arrantzarako eta garraiorako prestatzen nituen. Baina kapitaina marokoarra nuen han eta Gdeim Izik-en egon nintzela jakin zuenean beste kasu askotan bezala bota egin ninduen. Lana topatzea oso Zaila egin zitzaidan eta nire auzoko asko joaten hasi ziren, ia denak aktibistak. Auzo saharauiak eta kolonoak baitaude. Nirea saharauia da. Denak hartu genuen parte protestan eta orain esan liteke gazteez hustu dela. Kanpora esperantza bila ihes egin dugu, bertan ito egingo baikinen. Alaba bat izan dut, kooperatiba batean lan egiten dut, Oñatin eta nire nagusiak nola lan egiten dudan asko gustatzen zaiola esan dit. Aktibismoa hemendik egin beharrean gaude, han ez lanik ez esperantzarik ez dugulako. Amets-ak halere ez dizkigute zapuztu. Borrokan jarraituko dugu.

 

/