Artículos archivados en 2017-11

0 comentarios

Nik ere sufritu dut indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren kontrako eguna da laster, irratirako erreportai bat egin dut eta 5 neska elkarrizketatu. Besteak beste, galdetu diet ea noizbait izan edo sentitu diren erasotuak. Denek erantzun dute baietz, eta adibide ugari jarri dituzte. Nik ere diot baietz.

Eta sentitu dut hau idazteko gogoa biolentzia matxistaz hitz egiterakoan jendeak ez dezan pentsa biolentzia matxista dela bortz matxirulok emakume bat bortxatzea edo emaztea ostikoka hiltzea.  Hori da muturra, baina...