Maite Bidarte

"Euskal Herriko ijitoak gara eta oso harro gaude"

Donostiako Sonakay flamenko taldeak parte hartu du "Got Talent" saioan eta Mikel Laboaren "Txoriak Txori" kantuarekin zutik jarri du publikoa eta harrituta utzi epaimahaia. Yoni Camacho Sonakay taldeko abeslariak  azaldu zuen Mikel Laboa eta Benito Lertxundi, Camaron eta Paco de Luciarekin batera haien haurtzaroko doinuak direla. "Kantu honekin gure bi kulturak errekonozituko ditugu" esan zuen Camachok kantuan hasi aurretik. 

Ez da lehendabiziko aldia Sonakay flamenko taldeak euskal kantu bat bertsionatzen duena. Benito Lertxundiren "Loretxoa" kantuaren bertsioa egin zuten Baldin Badako baxu-jolearekin batera. "Flamenko Rumbaske" horrela definitu zuten bertsioa. Hemen entzun dezakezue bertsioa.