0 comentarios

Oihartzuna

Oihartzuna ez da esfortzurik gabe datorkigun tresna. Ez gehiengoarentzat behintzat. Eta Dajlara jo dugun guztion helburu izan den horretan lanak izan dira medio.

Zaila izan zen are artetik berriak helaraztea. Bai guretzat, bai mundu osoko komunikabide ezberdinentzat. Ez pentsa Fisahara bezalako jaialdi baten harira egoera asko aldatzen denik basamortuan. Han ez da alfonbra gorririk izaten, ez bere azken superprodukzioa aurkeztera datorren trajedun zuzendariarentzat zonalde VIP modukorik. Ez...

0 comentarios

«...cuando seáis independientes cread un pueblo más justo»

Luze jo du gaur egunak. Gamelu lasterketak eta desfilerik tradizionalenak, gainean kameradun helikoptero txikia eta Coca Cola barra-barra urez larri dabilen herrialdean. 15 urteko bi gaztek garamatzate gaur euren autoan eta bai hemen bai han musika kubatarra presente.

Maiz entzun ahal izan ditugu "pueblo español" bezalako terminoak, oso ondo ezberdintzen baitituzte gobernuak eta herriak. Gorroto sutsua dio hemengo herriak gobernu espainiarrari deskolonizazio prozesurik egin ez...

1 comentario

«...herri bat zapaltzeak eta egoerarik ankerrenera eramateak beronen batasuna dakar»

Amalek txoratuta gaitu. Goizetan lo egiten uzten ez gaituen sei urteko haur saharauia da. Eta aldi berean aberri honetako haur, gazte eta heldu ororen irribarrearen isla. Gezurra badirudi ere, hemen bizi duten egoerak ez du inolaz ere apaltzen euren bizitzeko gogoa. Bai hemen, bai han, norbanakoaren zoriontasuna kontrasteen esku baitago. Esan diezaiotela Amal-i, Gates-en irribarrea berea baino zabalagoa dela. Ja!

Idazten ari natzaizuela geure jaima maitean gaude. Lurrek gitarra du eskutan...

1 comentario

«He vuelto al desierto porque es el único lugar donde algún día pueda sentirme libre»

Arbizutik Gasteizera, Gasteiztik Madrilera, Madrildik Tindoufera, Tindoufetik Dajlara. Bidaia hastekotan Lurrekin Arbizun bat egin dudanetik 20 ordu pasa eta izarpean gaude jada. Uste baino askoz izar gehiago ikus ditzakegu hemendik. Ikaragarria da, benetan ahaztezina hori ikusiz begiak itxi eta lo sakonean erortzea.

Bader-ekin egin dugu bat jada, Sumud Brigaden sortzailea eta Vendettakideon lagun estua. Lehen hitzak trukatu eta bistan da 20 orduko bidaia dela, milaka kilometroko bidaia...

0 comentarios

Fisahara 2013 zinemaldia urriaren 8tik 13ra

Hamargarren aldiz Fishara 2013 zine jaialdia izango da urriaren 8tik 13ra Tinduf hiritik gertu. Bertan izango da Pello Reparaz ‘Oroitzapenetan’ abestiarekin ‘Saharari Kantari’ lehiaketa irabazi ostean. Blog honen bidez bertako berri ekarriko digu Reparazek berak. Arabako SEADen lagunen elkarteak antolatutako lehiaketa da ‘Saharari kantari’, eta bere bidez sortu dugu NAIZ+en blog hau. Blogaz gain euren Facebook-ean ere egingo dute jaialdiaren jarraipena.

...