Ion Telleria

Martxoaren 8aren ostekoak, Estrasburgen zigor berri bat, 'Antxo' eta Angel Berrueta gogoan eta hezkuntza greba

Galbahetik-180316
Asteko irudietako batzuk.

Stephen Hawkingen heriotza iritsi da asteon. Martxoaren 8aren osteko lehen astea, eguneko 19 eraso matxista salatzen direla ezagutu dugun astea. 

Espainia zigortu dute berriz ere Europatik, kasu honetan euren erregeen erretratuak erretzea adierazpen askatasunak babestutako protesta dela adieraziz. 

Iruñeko Donibane auzoan bi izen propio, 2004ko Madrilgo martxoaren 11ko leherketen testuinguruan polizia batek hil zuen Angel Berruetarena eta Euskal Herritik 1.000 kilometrora ziega batean hil den Xabier Reyrena. Info7 irratian izan dira Arantza Zulueta eta Txema Matanzas Puerto III espetxeko bizitza eta lehen graduan egunerokoa nolakoak diren azaltzen. 

Gainera, EAEko hezkuntza publikoan greba egunak izan dira asteon eta LAB eta ELAren arteko harremanean ika-mika piztu da.