Artículos archivados en 2014-04

0 comentarios

HIK HASIren XV. Udako Topaketa Pedagogikoak

Beste urte batez, eta badira 15, Hik Hasi-k udako topaketak antolatu ditu. Dagoeneko kaleratu dute ikastaroen eskaintza eta datozen egunetan matrikula egiteko aukera zabalduko dute.

Azaldu dutenez, Hik Hasi proiektuak hamabosgarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 2an, 3an eta 4an gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz.

Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko...

0 comentarios

'Per un país de tots, decidim escola catalana' manifestazioa iragarri du SomEscola-k

"Per un país de tots, decidim escola catalana" lemapean manifestazioa deitu du Herrialde Katalanetako SomEscola hezkuntza plataformak ekainaren 14rako. Plataforma honek 40 hezkuntza eragile, herri mugimendu eta gizarte erakunde baino gehiagoren babes zabala lortu du. Herri ekimen honen helburua eskola katalanaren defentsa egitea da.

Iragarri zuten bezala, ekainaren 14an, Bartzelonan, izango den manifestazioa Herrialde Katalanetako hezkuntzaren aldekoa izango da; baita LOMCE...

0 comentarios

Eskola internazionalista helburu, Israeli boikota egingo dio IAk

Ikasle Abertzaleen eskola proiektua, Euskal Eskola Nazionala, eskola internazionalista gisa definitua dago, beste ezaugarri batzuen artean. Horren harira hartutako konpromisoei jarraiki, ikasle antolakundeak Israeli boikot akademikoa egiteko dinamika abiarazi du.

Gainera, nazioartean gertatzen ari direnak euskal ikasleriari komunikatzeko helburuarekin, ABIAN, ikasle abertzaleon aldizkari internazionalistaren 2. alea kaleratu dute.

 

0 comentarios

Martxan da 'LOMCErik gabeko herria' dinamika herritarra

Iragan martxoaren 4an aurkeztu zen auzo eta herri ezberdinetako hezkuntza bilguneen topagune izan nahi duen Hezkuntza Plataformen Topagunea. Iragarri zuten bezala 'LOMCErik gabeko herriak' dinamika martxan jarri dute jada eta honetarako erabili beharreko bitarteko guztiak sarean hedatu dituzte.

Harremanetarako hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com helbidea ireki dute.

últimos posts
últimos comentarios