Artículos archivados en 2015-05

0 comentarios

#LOMCEriPlanto dinamika herritarra

LOMCEk dakarren eta hezkuntza sail ezberdinek inposatu duten 3. mailako azterketak hautsak harrotu ditu. HPT - Hezkuntza Plataformen Topagunearen deialdiari jarraiki hamaika mobilizazio egiten ari da ikastetxe, auzo eta herrietan. Hezkuntza komunitateak azterketa inposatu hauei planto egitea erabaki du. Gaur bertan Gasteizko Salburua eta Arantzabela eta Sestaoko Markonzaga eskoletan azterketa hau ez egitea lortu dute.

#LOMCEriPlanto traolaren jarraipena:

Hona...

0 comentarios

Objezioa 3. mailako azterketari

Gero eta gehiago dira LOMCEk inposatzen duen 3. mailako azterketaren aurrean planto jarrera erakutsi duten familiak. Froga hauek hasi dira dagoeneko Nafarroan. EAEn oraindik ez dago honen inguruko inongo argibiderik.

Hala ere, azterketa inposatu honen kontrako jarrera irmoa erakutsi dute herritarrek eta objezioa egiteko urratsa eman dute 50 familietik gora. Larunbat honetan Durango egingo den agerraldi masiboan parte hartzeko deia luzatu dute.

> ETB2ko Sin Ir Mas Lejos (01:21:00-tik...

0 comentarios

3. mailako azterketaren kontrako kanpaina

Herrialde Katalanetako eskola intsumituetako asanbladak (XEI - Xarxa d'Escoles Insubmises) LOMCEk dakarren 3. mailako azterketaren kontrako kanpaina jarri du martxan. Webgune berezi batean informazio guztia kaleratu eta ondorengo bideoan azterketa inposatu hauei aurre egiteko arrazoi eta gakoak azaltzen ditu.

XEIko kide batek Hezkuntza Plataformen Topaguneak larunbat honetan deitutako agerraldi masiboaren ondorengo solasaldian parte hartuko du.

últimos posts
últimos comentarios