Artículos archivados en 2016-12

0 comentarios

Euskararen jatorria kanadiar hizkuntzalari batek azalduta

Paul Jorgensen japonian bizi den hizkuntzalari kanadiar ospetsu bat da. Munduko hizkuntza ezberdinen inguruko ikerketa sakonak egiten ditu Jorgensenek eta izugarrizko erreferentzia duen Lang Focus blogaren egilea da.

Euskal Herriaren inguruko albiste eta bitxikeriak biltzen dituen About Basque Country blogak zabaldutakori jarraituz, aipatutako kanadiarrak euskararen inguruko bideoa argitaratu zuen joan den maiatzean. Euskara zer den, zein den bere lurralde eremua, bere historia eta jatorria...

0 comentarios

Alike, eguneroko errutina alineatzaileari kritika

2016. urteko Cartoon d'Or sarietako finalera heldu eta lehenengo postuan gelditu da Alike film laburra. Istorioaren protagonista ume bat eta, antza, bere aita dira. Egunero egunero errepikatzen den errutina alineatzailea agertzen zaigu animazioan: motxila liburuz bete, eskola bidea egin, obeditu, eta etxera buelta.

Eskoletan, zein lan tokietan, jasaten den lan karga eta homogenizazioa irudikatzen ditu bideo honek. Kaleratu zenetik milaka eta milaka ikustaldi izan dituen bideoak hausnarketari...

0 comentarios

«IkasKilo»rekin batera Iruñera bueltatuko da Sortzen jaia

«IkasKilo» hezkuntza komunitatearen barraskiloa izango da. Hala azaldu zuten SORTZEN elkartearen ordezkariek atzo Iruñean egindako agerraldian. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia maiatzaren 21ean egingo dute, Iruñean. Aldaketekin dator 2017ko festa, izan ere, ikastetxe batek antolatu beharrean, auzolan erraldoia egin nahi dute egunaren egitarau guztia osatzeko. Hau horrela, 'Auzo Bizi Onaren Eskola' irudikatzea dute helburu. Horretarako Slow Eskola,...

0 comentarios

Gabonak eta jostailu hezkidetzaileak

Abenduaren etorrerarekin gure auzo eta herrietako kaleetan gabonen kutsua somatzen hasten da. Argiak, zuhaitzak eta komertzio guztietako atariak erabat atonduak ditugu jada. Garai hau, batez ere, umeei jostailuak oparitzeko unea izaten da. Hau horrela izanik, kontsumismo basatian erori gabe, jostailu ez-sexistak oparitzeko kanpaina ezberdinak jarri dira martxan. Izan ere, txiki-txikitatik umeek dituzten jostailuak erabat baldintzatzen dute euren generoaren eraikuntza. Merkatal gune handietan...

últimos posts
últimos comentarios