Tags erreforma

0 comentarios

Arkatz gorrien martxa deitu du Ikasle Eztandak

Otsailaren 26an dute lehenengo zita. Bertan, EU2015 unibertsitate erreforma eta honen baitako azken inposaketa, 3+2, salatuko dute Hego Euskal Herriko ikasleek. Deialdi gehiago egin ditu, ordea, Bizkaiko Ikasle Eztandak. Martxoaren 2tik 16ra bitarte 'arkatz gorrien martxa' deitu dutenari ekingo diote inposaketei maila praktikoan aurre egiteko. Era berean, martxoaren 18an mobilizazio handi bat iragarri dute Bilbon.

0 comentarios

'EU2015' unibertsitate erreforma sakon aztertu du IAk

Ikasle Abertzaleek kaleratu duten formakuntza liburuxka berrian 'Europa 2015' unibertsitate erreformak ekarriko duen goi mailako hezkuntzaren merkantilizazioa azaldu dute. Ikasle antolakundearen arabera, Bologna-rekin gertatu zenari jarraiki, nazio, klase eta genero zapalkuntzan sakontzeko beste infosaketa berri bat da honako erreforma.

Bertsio laburtua: klik hemen

últimos posts
últimos comentarios