Tags eu2015

0 comentarios

#StopEU2015 aldarrikatu dute ehunka ikaslek Leioan

Ikasle Abertzaleen deialdiari jarraiki ehunka ikasle mobilizatu dira Leioako campusean EU2015 unibertsitate erreformaren aurka eta bestelako hezkuntza eredu baten alde.

Bologna prozesuaren aplikazioaren bigarren fasea litzatekeen espainiar estatuko erreforma honen kontrako manifestazioa UPVko Errektoretzan bukatu zen. Ikasleek Iñaki Goirizelaia Errektorearekin elkarrizketatu nahi izan zuten eta erantzun ezaren aurrean lau errektoretzaorde okupatu zituzten.

Azkenik, ikasle presioa medio,...

0 comentarios

Inposaketen kontrako 'desobedientzia astea' deitu dute Ikasle Abertzaleek

Hezigune guztietan unibertsitate erreforma berriaren eta inposaketa ororen kontrako mobilizazio astea deitu dute Ikasle Abertzaleek. Agerraldi bdez iragarri duten bezala, azaroaren 24tik 28ra bitarte 'desobedientzia astea' egingo dute, besteak beste, hezkuntza eragileek kaleratutako 'Gure Gida' praktikan jartzeko.

Azaroaren 27rako, berriz, manifestazio nazionala iragarri dute. 13:00etan hasi da Leioako campuseko Mikel Laboa plazatik.

EU2015 erreformaren liburuxka: klik hemen

LOMCE liburuxka: ...

0 comentarios

Hezkuntza sistema propioaren alde ikasleria kalera atera da

Ikasle Abertzaleen deialdiari jarraiki milaka ikasle irten da kalera Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioaren alde. Aldarrikapenen artean herritik eta herriarentzako hezkuntza exijitu eta LOMCE, Heziberri2020 edota unibertsitateko EU2015 erreformen aurrean desobediente izateko jarrera erakutsi dute.

#M27Greba traolarekin eguneko jarraipen osoa egin da Twitter bidez.

GARAn jasotako albistea: klik hemen

topatu.info-k egindako jarraipena: klik hemen

0 comentarios

'EU2015' unibertsitate erreforma sakon aztertu du IAk

Ikasle Abertzaleek kaleratu duten formakuntza liburuxka berrian 'Europa 2015' unibertsitate erreformak ekarriko duen goi mailako hezkuntzaren merkantilizazioa azaldu dute. Ikasle antolakundearen arabera, Bologna-rekin gertatu zenari jarraiki, nazio, klase eta genero zapalkuntzan sakontzeko beste infosaketa berri bat da honako erreforma.

Bertsio laburtua: klik hemen

últimos posts
últimos comentarios