0 comentarios

Balioak lantzeko laburmetraiak

Badira errespetuan, norberaren aitortzan, aniztasunean, naturarekiko errespetuan eta bestelako balioetan hezteko baliagarriak diren film laburrak. Horietako batzuk ekarri ditut oraingoan hona. Balioak lantzeko baliagarriak diren 10 laburmetrai:

1. "Ke saltzailea" Itxurakeria, ez garena izateko nahia, kontsumismoa, gezurrak... lantzen ditu.

2. "Omar" Bere joera sexuala izkutatzeko presia sentitzen duen gazte baten istorioa kontatzen du.

3. "Ilargia" Laburmetrai onena izateko izendatua izan zen Oscar sarietan. Elkarlanaren garrantzia jartzen du balioan.

4. "Aitaren mutiltxoa" Aitak boxeoan aritzea nahi du. Berak nahiago du balleta.

5. "Txoritxoak" 2000. urtean Oscar saria irabazi zuen film labur honek tolerantzia dakar ausnarketara.

6. "George hazi egiten da" Pertsonon bizitzaren zikloa irudikatzen du, haur izatetik heldu izaterako eboluzioa.

7. "Pertsona" Kontsumismo basatiak eta sortzen dugun kutsadura dakar bideoak.

8. "Windmill baserritarra" Ezbeharren aurrean pasientziak eta lanak eskaintzen dituen emaitzak azpimarratzen dira.

9. "Soineko berria" Eskolara soineko arrosa jantzita daraman mutikoaren istorioa da ondorengoa.

10. "Panpin aurpegia" Sistema pratriarkarraren ondorioz emakumeek pairatzen duten medioen presio estereotipatua agertzen da.

/
últimos posts
últimos comentarios