0 comentarios

Begi bistako da (II)

#11x12-an Bilboko Hezkuntza Delegaritza barruan egon zen beste ikasle baten bizipena jaso dut. Deustoko Unibertsitateko Zuzenbideko ikaslea den neska batek bidali dit. Hau ere blog honetan argitaratzea garrantzitsua iruditu zait. Beste bozgorailurik izan ez, eta txoko hau baliatzea duen balioaz jabetu da-eta. Hona bere kronika:

Begi bistako da. Ikasleok ez gaude sistema honetan eroso. #11x12-ko manifestazioa bukatzean Bilboko Hezkuntza Delegaritzara joan ginen idazki bat entregatzeko asmoarekin. Gutunak ikasleon aldarrikapenek zituen. Hezkuntza Delegaritzako ateak, baina, muzturretan itxi zizkiguten. Hezkuntza komunitatearen “egoísta” beharko lukeena muturren parean itxi ziguten. Ez zuten nahi gu entzuterik.

Hala ere, ateak zabaldu genituen eta ikasle pila bat barrura sartu ginen “Ez ez ez!erreformarik ez!” oihukatu genuen behin eta berriz. 200 bat ikasle barrura sartzea Portu genuen. Behin barruan ginela, aldarrika,  bi minutu inguru pasatu zirenean, Ertzaintzako “Beltzak” sartu ziren bertara jarrera erabat probokatzailearekin.

Orduan, ikasle batzuk atzeko atetik atera ziren. 15-27 urte bitarteko gazteak geunden bertan, kanpoan bezala. Barruan geratu ginenak, berriz, 100 bat ikasle, lurrean eseri ginen, gu bertatik ez botatzeko

Gutako norbait “arduradun” gisa aurkezteko exigitu zuten, bestela kargatu eta “disolbatu”egingo gintuztela mehatxatuz. Bi personek euren burua aurkeztu zuten eta identifikazioa eskatu zieten. Haiek ez zirela identifikatuko esan zutenean, atxilotuta eramango zituztela esan zieten ez bazuten DNI (espainola) erakusten.

Orduan, guztiok identifikatuko ginela esan genuen. Elkartasunez, ikasle guztiak. “Hemen ez dago arduradunik, denak gara gure ekintzen erantzule!” Bi persona horietako batek bizkarra eman zietenean Ertzainei, poliziak neska iletik tiraka hasi zitzaion, eta guztiok zutitu eta oihuka hastean, “Cállate la boca, ¡no tienes ni puta idea!” eta horrelakoak hasi ziren esaten bati zein besteoi.

Gaztearen iletik tiraka ibiltzea, jipoitzea, ikasleak zirikatu zuenaren erantzuna omen zen. Gezur borobila! Porrak atera zituzten, probokatzen hasi ziren, eta identifikazio zenbakiak eskatzean mutil batek Ertzain bati identifikazio zenbakiaz galdetu zion. Poliziak harrotasunez “El 45, ese es la talla de mi bota con la que te voy a partir la cara” esan zion.

Tentsio uneak egon ziren, baina ez gintuzten porrekin jo. Ez ziren identifikatu guk behin eta berriz esan arren eta beraien betebeharra izan arren. Identifikaizo zenbakiak kenduak zituzten. 2 ordu eta erdi egon ginen barruan, eta denbora dexentean, ez ziguten utzi komunera  joaten. Gero bai, ordea, komuneraino lagunduta.

14 urte inguruko 15 bat  gaztetxo, ertzainek kanpora atera zituzten, gaizki pasatzen zeudelako, urduri zeuden gazteak. Eta joaten utzi zieten. Nahita iraun zuen identifikazioak horrenbeste. Kanpoan zegoen ikasle masa joan zedin zain zeunden. Eraikineko funtzionarioek esaten ziguten ez sartzeko beraien jokuan, guk genituela galtzekoak, lasaitzeko…

Ertzainei ere, Delegaritzako hainbat langile gu joaten uzteko esaten aritu ziren, eraikin publikoa zela eta zabalik zegoela jentearentzat, gazteak ginela eta protestatzera etorri ginela bakarrik, eskubidea genuela eraikinera sartzeko eta abar. Baina ez zioten jaramonik egin. Guri bitartean kanpoko berriak eta irudiak heltzen zitzaizkigun. Batek pare bat bertso ere bota zituen, erreformaren kontrako eta Ertzainen jarreraren inguruko protestak ere egin genituenen, asanblada bat egin genuen, eta Ertzainen jarrera salatzea erabaki genuen hasieran erregistratzeko asmoa genuen eskaera orrian bertan.

Behin guztiok identifikatu gintuztela, arratsaldeko 4ak inguru izando zirenean, ateratzeko esan ziguten, kanpoan zain zegoen jentea txaloka hasi ziren animo ikaragarriak jaso genituen. Eta kanpoan geundela, ikasle batek Ohiu egin zuen: “Eh peña, eta bihar denok Herri Eskoletara! Aupa zuek!”. Begi bistakoa da hau ere, ikasleon duintasun borrokaren aurrean, bortizkeria poliziala behin eta berriz errepikatzen da herri honetan.

/
últimos posts
últimos comentarios