Ikoitz blog naiz+

[Bideoklipa] Naizena naizelako

Bastida
Bastida eskola

Bastidako Herri Ikastetxeak eta Virgen de Toloño gurasoen elkarteak bultzatutako komunitate-proiektu bat da aurrekoa. Bideoklip hau, Bastida eskolak aurrera eramaten duen 'Zurrumurruen Aurkako Estrategia'ren aldeko ildoan dago barnebildua eta aniztasuna, errespetua eta inklusioa bultzatu nahi ditu.
'Naizena naizelako' kantuarekin eskola laikoaren eta aniztasun kulturalaren alde egin dute bertako komunitateko kideek. Horretarako, abestian zehar errepikatzen den galdera bat luzatu dute: "Zergatik zara arrazista eta ez bakezalea?"