Ikoitz blog naiz+

Eskola eredua auzitara

Zeresan handia eman du sare sozialetan egungo eskola eredua zalantzeta jartzen duen bideo batek. 'I just sued the school system' izeneko bideoak, kolokan jartzen du egungo hezkuntza sistema eta duela hainbat mendeetakoarekin alderatuz berdin-berdina dela kritikatzen du gure bizitzako gainontzeko gauzek eboluzionatu eta eraldatu diren bitartean. Eskolaren bidez ikasleak ebaluazio estandarizatuak egiteko robot hutsak bilakatzen direla aipatzen da pertsona aske, kritiko eta sortzaileak beharrean.

Prince Ea-k egin du bideoa, Ipar Amerketan ezaguna den aktore, poeta eta raperoak. Bertan, epaiketa bat irudikatu eta eskola eredua auzitara eramaten du Ea-k. Hausnarketa eta eztabaidarako baliagarria den bideoa da, zalantzarik gabe.