Ikoitz blog naiz+

Euskal Eskola Publiko Berriaren bidean, 'eskolHarria'

'EskolHarria, biharko herria' lelopean aldarri eguna antolatu du SORTZEN elkarteak igande honetarako. 25 urte bete ditu aurten Hernanin hastapena izan zuen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko SORTZEN elkarteak. Hori dela eta, Hernanira bueltatuko da, sorlekura.

Horren harira, maiatzaren 22rako elkartearen eskola eredua irudikatuko duen egitarau zabala antolatu da, auzolanean: Euskal Curriculumaren gunea, ikasle euskaldun eleaniztunena, hezkidetza eta haurren txokoa eta gazteentzako propio sortutako eremua izango dira bertan.