Ikoitz blog naiz+

Gasteizko ikasle mobilizazio eguneko testigantzak

Iragan asteartean, hilak 12, LOMCEren kontrako eta bestelako hezkuntza eredu baten adeko mobilizazio egun arrakastatsua burutu zuten Arabako ikasleek. Poliziaren jarrera erabat oldarkorra izan zela salatu eta hainbat kalteturen testigantzak luzatu dituzte hainbat ikaslek. Hona batzuk:

Ikasle jipoitua 1:

Soy J.N., de 17 años, y quería comentaros un suceso que me ocurrió ayer 12 de marzo. En el piquete de ayer, algunas personas estuvieron volcando contenedores en la calle francia. Por ello apareció la policía, y tuvimos que salir corriendo todos. Yo iba con una amiga, y decidimos pararnos al ver que no venía nadie. Cuando por la espalda aparecieron dos ertzainas y nos pusieron contra la pared,mientras nos amenazaban. Uno de ellos fue a golpearme con la porra, cuando la agarré con las manos para evitar que me diera con ella, y a consecuencia de ello me amenazó diciendo “Suelta la porra o te mato” y amenazas por el estilo. Al final me golpeó las piernas y los costados, y su compañero que tenia retenida a mi amiga me dió un porrazo en la cabeza. Me pusieron de rodillas y me esposaron, y en un ataque de pánico me puse a gritar como una histérica. Y después de las amenazas me subieron al coche policial junto con mi amiga, pero a ella la soltaron, y trajeron a otras dos chicas y un chico detenidos. Les pedí si podía estar con ellos, pero no me dejaron salir del coche. De ahí me llevaron a la comisaria, en la que me registraron, me leyeron los derechos y me metieron en una celda desde las 10 de la mañana hasta las 8 de la tarde. Allí tuve que soportar todo tipo de burlas y autoritarismos sin tener ninguna prueba contra mí. Más tarde me hicieron firmar que se me acusaba de desordenes públicos, sin presencia de un abogado o tutor legal. Teniendo en cuenta que soy menor de edad no pueden retenerme en una celda y dejarme sola como lo hicieron. Captura de pantalla 2013-03-13 a las 16.57.05 Mi madre apareció tres veces (11:00, 15:00, 19:00), y en todas esas veces le ponían muchas pegas, e incluso no le querían informar ni porque estaba detenida. También decir mentiras sobre cosas que mi madre había dicho, y hablar sobre mi padre, cuando ni siquiera el había ido a la comisaria. En conclusión mintieron una y otra vez sobre la situación, sin dar ninguna explicación. A continuación os adjunto fotos del parte médico y los golpes.

Ikasle jipoitua 2:

Goizeko 9:30 ak inguru izango ziren, Gasteizko Judimendi auzoko kale batean 20 pertsona inguruko talde bat aurkitzen ginenean. Bapatean, korrika egiten hastea agintzen zuten beldur oihuak entzuterakoan helmuga finko gabe, zipaioak atzean genituelarik ekin genion korrikari, azkenean autobus geltoki parean geldituak izan ginenera arte. Nahiz eta gure aldetik oposizio zeinurik ez erakutsi, ez zuten zalantzarik egin, eta beraien belauniko jartzeko aginduak bete arren bi alditan golpeatuak izan ginen “porrekin”. Ondoren, indarkeriaz kale erdian eseriak izan ginen gure datuak hartzen zizkiguten bitartean. Hor dena amaituko zela zirudien, baina mehatxuak, hitz txarrak eta gezurrak entzun behar izan genituen. Honako hau aditzera heldu ginen: “Tú, tú has sido quién ha volcado todos los contenedores. Tú eres culpable de que un compañero esté ahora gravemente herido en el hospital, y yo, personalmente me voy a encargar de que acabes en la cárcel.” “Si me dices quién ha sido te libras, pero la siguiente vez a correr se va con ropa de deporte, de acuerdo?” “Te va a caer una multa de más de 1000€, y yo me voy a encargar.” Orobat, ez ginen une horretan leku berean identifikatuak izaten ari ginen bakarrak, eta era berean tratatuak izaten ari ginen denok. Une batean han aurkitzen ginenekin hitz egitera gelditu zen oinezko bat identifikatu zuten gainera, nahiz eta gaiarekin inolako zerikusirik ez izan. Haserrea ikusten zen haien begietan, beldurra ingurukoetan, eta amorrua gugan. Hala ere hemen gaituzue, borroka honek hasi baino ez du egin.

Ikasle jipoitua 3:

“9ak aldera harrapatu ninduten, eta ertzainak porra lepoan jarri zidan eta arnastu ahal izateko asko kostatu zitzaidan, mareatzen hasi nintzen eta lasaiago egiteko eskatu nionean mareatzen nengoelako esan zidan “te jodes, que ya me estais tocando las pelotas”. Eraman ninduenean beste ertzainarengana, paretaren kontra jarri ninduten, eta ostikadak eman zizkidaten orkatiletan min handia eginez eta belaunikoz utziz lurrean, NANa hartu eta beltzez joateagatik eta eskularru batzuk edukitzeagatik esan zidaten nik bota nituela kontenedoreak eta ni nintzela erruduna, baita esan zidaten hurrengoan ez nautela barkatuko, komisaldegira eramango nautela eta porra erabiliko zutela haiei bost axola zaiela, eta azkenean esan ziguten “cuando decimos alto es alto” eta derrigortu gintuzten “Si SEÑOR” esatera”

Ikasle jipoitua 4:

Frantzia kalean geunden adinez txikikoak ginen 30 bat ikasle bat-batean polizia kotxe bat agertu zenean. Denok ezkerrean zegoen kale batean sartu ginen, korrika. Bertan talde txikitan banatu ginen. Autobus geltokiko errepidea gurutzatu eta plaza haundi batera heldu ginen (Simon Bolivar Plaza). Han gelditu eta 10 bat ikasle bildu ginen, Harana auzoan, deskantsatzeko eta gertatutakoaz eztabaidatzeko. Baina bi minutu pasatzerakoan, bat-batean plazako alde batetik hiru ikasle atera ziren korrika, atzetik bi munizipal jarraika zituztelarik. Beraz, gu ere korrika hasi ginen, Jose Mardones kaleruntz. Baina kale horretara heltzean, kalea poliziaz beteta zegoela ikusi genuen, eta han guztiz banandu ginen. Ni eta beste bik buelta eman genuen, berriz plazaruntz. Atzetik moto bat geneukan, guri jarraitzen. Plazara heltzean, beste biengandik separatu eta korrika zuhaixka batzuen artean izkutatu nintzen. Nire pare-parean beste bietako bat harrapatu zuten, eta gero eta munillo gehiago heltzen ari zirenez plazara, ihes egitea erabaki nuen, ni harrapatu ez nezaten. Poliziak konturatu gabe, harategi batean sartu nintzen, baita han izkutatu. Baina minutu bat igarotzean, gizon bat sartu zen, normal jantzita, baina ez zitzaion aurpegia ikusten. Dendariari baxu-baxu galdetu zion: “¿Ha entrado alguien aquí?”. Dendariak baietz erantzun zion. Gizponak, disimulatzeko, haragiaren prezioak esateko eskatu zion dendariari. Nik hau entzunda, korrika atera nintzen dendako atzeko atetik. Ateratzean, ate alboan, munillo bat zegoen, ni itxaroten. Ihes egin nuen, baina atzetik jarraitzen ninduen. Logroño kaletik igo eta Palencia kalea gurutzatzen diren gurutzean, bi munillo eta kotxe bat zeuden. Atzean neukan poliziak ni harrapatzeko oihukatu zien. Erreakzionatzea kostatu zitzaienez, haiengandik ihes egitea ere lortu nuen. Baina Harana Kalean, beste kotxe bat, moto bat eta polizia asko zeuden bilduta, eta haiekin aurkitu nintzen. Egoera ikusita, gelditu behar nintzela ikusi nuen, baina oraindik atxiloketa non gertatuko zen erabakitzeko denbora nahikoa geratzen zitzaidan. Korrika eta asfixiatuta, ikastetxe bateko atzeko patioan sartzea lortu nuen, eta patio erdian, gelditu nintzen. Atzera begiratu eta bi kotxe, moto bat eta hamar bat polizia ikusi nituen, ni jarraitzen. Patioaren inguruan hainbat guraso zeuden, haien umeekin, gertatzen ari zenari begira. Lehen polizia nigana heltzean, eskuak esposak ipini zizkidan. Ikastetxeko hesiaren aurka bultzatu ninduten, beste guztiak heldu arte. Bitartean, poliziak esan zidan: “a la siguiente te vamos a dar de palos”. Denak heltzean, ikastetxetik kanpo eraman ninduten eta garaje moduko batean hormaren aurka jarri ninduten. Bilurrak kendu eta eskuak paretan jartzeko agindu zidaten. Atzera begiratzean, hau esan zidaten: “¡Qué mires a la puta pared, joder!”. Hankak zabaltzeko esan bitartean, oinarekin nire hankak kanporantz kolpatzen zituzten. Ni katxeatu, identifikatu, galdeketa bat egin eta jertsearekin bakarrik utzi ninduten. Gero, beste arropa guztia jartzera derrigortu ninduten, txanoarekin. Txanoa buruan jarri zidaten. Polizia batek esan zidan komisaldegira eramango nindutela. Halako batean, norbait grabatzen ari zela esan zuten, eta berarenganantz joan ziren. Nik ezin nuen ikusi, hormaren kontra nengoelako eta txanoa jarri zidatelako. Pelikula bat ematen du, baina ez. Amaitzean hau esan zidaten: (…) “y vete al cole, que es donde tendrías que estar!”