Ikoitz blog naiz+

Gazte formakuntzarako aukera, Deustuan

Deustuko Gazte Koordinadorak antolatuta, datorren larunbat eta igandean Gazte Topaketak izango dira Deustuan. Azkunak inposatu nahi duen auzo eredu gris eta lotiaren aurrean, bestelako auzo koloretsu bat eraikitzeko aukera izango da bertan.

Hamaika dira gazte formakuntzarako antolatu dituzten tailer eta hitzaldiak: flamenkoa, bideo-muntai eta antzerki tailerrak, militantzia ereduak aztergai, elikadura subiraultzaren inguruko hitzaldiak, Gerra Zibilaren inguruko solasaldia, krisi ekonomikoa, okupazioa, Cannabis-a...

Guzti hau, programatu dituzten alternatibak eraikitzeko dinamikekin eta baita festarekin ere garatuko dute.

Gazte Topaketen kantua: hemen

Gazte Koordinadoraren oharra: hemen