\r\n

Plaza Hutsa dinamika ekimen ireki bat da. Euskal Herriak arnasaldi berri bat behar duela uste duen edozeinena, herri gisa pentsatu eta bizitzeko urgentzia partekatzen dugunona. Begirada asko nahasi nahi dituena, herrigintza aro berri bat pentsatu eta gorpuzteko ahaleginari ekarpena egin nahi diona.

\r\n

Oraingoan, beste 4 gairekin batera, Hezkuntaren inguruko gogoeta egiteko abiapuntua izango da, larunbat honetan, urtarrilaren 12an, Landakon (Durango). Ezarri zaizkigun hezkuntza sistemak agortu egin dira, eta agorpen hori letra larritan nabarmendu beharra dagoela deritzo Nora Salbotx Hezkuntzako Plaza Hutsa lantaldeko kideak. \"Segregazio sozialaren gaiak zentralitatea hartu du Erkidego Autonomoan hezkuntzari buruzko eztabaida sozialean, baina hutsuneak/arazoak ugariak eta sakonak dira, sistema oso batenak. Estatuen inboluzio demokratikoak hezkuntza jopuntuan jarri du gainera\" aipatu du pedagogo nafarrak.

Gaur hezkuntzan bizi ditugun egoera konkretuak erdigunean jarriz eta ikuspegi nazionalari eutsiz, etorkizuneko hezkuntza sistema publiko eta burujaberako herri-estrategia adosteko premia du herri honek. Zentzu horretan, ezkerreko independentismoak bere gogoeta estrategikoa berritzeko garaia du. Konpromiso berriak hartzeko garaia dela deritzogu eta ausardiaz jokatzekoa.

\r\n

> Izen ematea: klik hemen

\r\n

> Hausnarketarako txostena: klik hemen

\r\n

> Plaza Hutsean Nora Salbotxen solasaldia: klik hemen

\r\n

\"\"

\n"}
Ikoitz blog naiz+

Hezkuntza sistema publiko eta burujabeaz hausnartzeko Plaza Hutsa

Plaza Hutsa dinamika ekimen ireki bat da. Euskal Herriak arnasaldi berri bat behar duela uste duen edozeinena, herri gisa pentsatu eta bizitzeko urgentzia partekatzen dugunona. Begirada asko nahasi nahi dituena, herrigintza aro berri bat pentsatu eta gorpuzteko ahaleginari ekarpena egin nahi diona.

Oraingoan, beste 4 gairekin batera, Hezkuntaren inguruko gogoeta egiteko abiapuntua izango da, larunbat honetan, urtarrilaren 12an, Landakon (Durango). Ezarri zaizkigun hezkuntza sistemak agortu egin dira, eta agorpen hori letra larritan nabarmendu beharra dagoela deritzo Nora Salbotx Hezkuntzako Plaza Hutsa lantaldeko kideak. "Segregazio sozialaren gaiak zentralitatea hartu du Erkidego Autonomoan hezkuntzari buruzko eztabaida sozialean, baina hutsuneak/arazoak ugariak eta sakonak dira, sistema oso batenak. Estatuen inboluzio demokratikoak hezkuntza jopuntuan jarri du gainera" aipatu du pedagogo nafarrak.