0 comentarios

Ondarroa aniztasunez busti da

LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna baliatuz, Ondarroako Udaleko Hezkidetza Egitasmoak, eguneko aldarrikapenak eta lanketak klabe komunitarioan lantzea erabaki du. Horretarako, maiatzaren 17an, herriko ikastetxe guztiekin batera (Zaldupe eskola, Zubi Zahar herri ikastola, Txomin Agirre ikastola eta Institutua) 'Ondarroa aniztasunaz busti!' lemapean LIP-DUB herrikoia egin du. Hezkidetza egitasmoak ikastetxeen espaziotik haratago eraman, eta aldi berean, data esanguratsua aitzaki hartuta, aniztasun sexualaren aldarriak Ondarroan zehar zabaldu dituzte hezkuntza komunitateako kideekin elkarlanean.

/
últimos posts
últimos comentarios