Ikoitz blog naiz+

Pausu bat haratzago joateko topaketak

Aurtengo maiatzean izango den Ibilaldiaren antolaketa lanetan murgilduta dago Lekeitioko Azkue ikastola. Hori probestuz, egungo hezkuntza ereduak kolokan jarri eta bestelako hezkuntza ikuspegi bat landu nahi du ikastola lekeitiarrak.

Norabide horretan, bi eguneko topaketak antolatu dituzte. Ostiralean euskal hezkuntza sistemaren inguruko solasaldia prestatu dute. Bertan, Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu gonbidatzeaz gain, LAB sindikatuko Nora Salbotx zein hezkuntza aditu den Gonzalo Larruzea izango dira.

Larunbatean, jardunaldien bigarren egunean, esperientzia ezberdinak bilduko dituzten hitzaldiak egongo dira, besteak beste, Herri Hezitzaileen esperientziak.

Sarrera doakoa eta librea bada ere, izen ematea egitea eskatu dute: klik hemen