Ikoitz blog naiz+

Uda, ikastaroz blai

Urtero legez, uda gerturatzen delarik, hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera irekitzen zaigu. Aurten, Hik Hasiren ikastaroak Donostian zein Leioan errepikatuko dituzte, 17. edizioan. UEUkoak, berriz, 44. edizioa dute eta ohiko lekuetan egingo dituzte. 75 ikastaro eta jardunalditik gora izango dira eta esparru ezberdinak jorratuko dituzte, besteak beste, hezkuntzako etapa ezberdinak, zientzia, zuzenbidea edota soziologia.

> Hik Hasi ikastaroak

> UEU ikastaroak