Tags topaketak

0 comentarios

Pausu bat haratzago joateko topaketak

Aurtengo maiatzean izango den Ibilaldiaren antolaketa lanetan murgilduta dago Lekeitioko Azkue ikastola. Hori probestuz, egungo hezkuntza ereduak kolokan jarri eta bestelako hezkuntza ikuspegi bat landu nahi du ikastola lekeitiarrak.

Norabide horretan, bi eguneko topaketak antolatu dituzte. Ostiralean euskal hezkuntza sistemaren inguruko solasaldia prestatu dute. Bertan, Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu gonbidatzeaz gain, LAB sindikatuko Nora Salbotx zein hezkuntza aditu den Gonzalo...

0 comentarios

Ikasturteko erronkak zehaztu ditu HPT-k

2016-2017 ikasturteko erronkak luzatu ditu Hezkuntza Plataformen Topaguneak bideo baten bidez. Hiru ardatz nagusi landuko ditu plataformen bilguneak aurtengo ikasturtean. Lehenik eta behin, iazko ikasturteko dinamikarekin jarraituz, Heziberri zein LOMCEri planto egiteko dinamikarekin jarraituko dute.

Honetaz gain, "erreforma hauen asimilaziorako tresna nagusiena direla" ulertuta, ebaluazioaren inguruko hausnarketa zabaldu nahi du HPTk. Honetarako, topaketak antolatu ditu Gasteizen, datorren...

0 comentarios

HIK HASIren XV. Udako Topaketa Pedagogikoak

Beste urte batez, eta badira 15, Hik Hasi-k udako topaketak antolatu ditu. Dagoeneko kaleratu dute ikastaroen eskaintza eta datozen egunetan matrikula egiteko aukera zabalduko dute.

Azaldu dutenez, Hik Hasi proiektuak hamabosgarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 2an, 3an eta 4an gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz.

Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko...

últimos posts
últimos comentarios