Tags ueu

0 comentarios

Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean

Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta 'Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean' jardunaldia burutu zen iragan ekainaren 10ean, Donostian. Bertan, egungo egoeraren analisi eta erronkak, inplikatutako eragileekin mahai-ingurua, erakundeen ekarpena eta eztabaida irekia nabarmendu ziren. UOC, Herrialde Katalanetako on-line unibertsitateko (aurkezpen bideoa) kide baten presentzia azpimarratzekoa izan zen.

Jardunaldi guztian zehar grabatutako bideoekin osatutako playlista: klik hemen

0 comentarios

Uda, ikastaroz blai

Urtero legez, uda gerturatzen delarik, hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera irekitzen zaigu. Aurten, Hik Hasiren ikastaroak Donostian zein Leioan errepikatuko dituzte, 17. edizioan. UEUkoak, berriz, 44. edizioa dute eta ohiko lekuetan egingo dituzte. 75 ikastaro eta jardunalditik gora izango dira eta esparru ezberdinak jorratuko dituzte, besteak beste, hezkuntzako etapa ezberdinak, zientzia, zuzenbidea edota soziologia.

> Hik Hasi ikastaroak

> UEU ikastaroak

0 comentarios

IkerGazte, nazioarteko ikerketa euskaraz

Maiatzaren 13, 14 eta 15ean euskal komunitate zientifikoaren hitzordua izango dela iragarri dute IkerGazteko kideek. Durangoko Landako eremuan egingo duten kongresuan parte hartzeko deia egin diete euskal ikerlari gazte guztiei.

 Gazte ikerlarien azalpenak:

> Olatz Perez de Viñaspre

> Estitxu Garai

> Xabier Landabidea

IkerGazte-ko kideen gonbidapena:

Asko gara ikerkuntzan dihardugunok eta asko gara eguneroko lan hori euskaraz egiten dugunok. Hemen, puntako ikerkuntza...

0 comentarios

Hezkuntza sistema propioaren aldeko kalejirak

Hezkuntza eragileek LOMCEren kontrako Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioaren aldeko kalejirak antolatu dituzte, larunbat honetarako, urriak 11.

'Gure Gida' aurkeztu ostean elkarlanean aritu eta iaz urriaren 12an Bilbon egindako nazio manifestazioaren segida da oraingoa.

Hezkuntza eragileen eta Hezkuntza Plataformen Topagunea-ren oharra:

Hezkuntzak berebiziko garrantzia du norbanakoaren eta herri baten garapenean baita jendartea kohesionatzeko ere (pentsaera guztiak errespetatuz,...

últimos posts
últimos comentarios