Artículos archivados en 2014-10

0 comentarios

Ustela Saila

 

Panpina ustela izena zeraman euskal literatura jorratzen zuen aldizkaria aurreko mendearen bukaeran (1975ean). Bernardo Atxaga eta Koldo Izagirre gazteek kudeatzen zuten eta hiru ale besterik ez zituen erdietsi, biak 1976an, Zorion ustela eta Mermelada ustela izenburukoak.

Artean, Carabanchelgo geletan nengoen ni, giltzapean baina euskal kulturari jarraitu nahian eta, zinez, zorion ustela suertatu zen handik kalera irten eta frankismoak osasuntsu segitzen zuela ohartu ginenean. Halere,...

0 comentarios

Lourdesera bisita

 

Urteak dira amaginarreba eta biok Lourdesera joan ginela. Laurogeita hamar urte pasata  eduki arren hark ez zuen bertatik bertara ezagutzen Pirinioen magalean horren famatua den santutegia. Bisita, zinez, emankorra izan zen. Amaginarrebak, bere ajeak eduki arren, arnasteko zailtasunak zituen eta makulu baten laguntzaz ibiltzera behartuta egonda ere, hantxe bertan aurkitu zituenen aurrean bera oso ondo zegoela deliberatu zuen eta, ondorioz, otoitza egiterakoan, zegoen bezala iraun...

0 comentarios

Urkullu autonomista domestikatua da.

Kontsultarako eskubidea?

Hara Urkulluren azkena!, Autodeterminazio eskubidea alboratu nahian dabil eta herriari galdetzeko baimena eskatzen du marketinaz bere saldukeria politikoa mozorratu nahian. Aspaldi Gramscik (“Cahiers de prison”, 1978) jada oharrarazi zuen etorkizunerako ikusten zuen “bizitzaren eta ezagutzaren amerikartzeaz” eta, beraz, gizartea aglutinatzeko elementu bezala balio komunitario/komunistak ustez galdu egingo zirela.

 

Inperialismoa...

últimos posts
últimos comentarios