Artículos archivados en 2015-12

0 comentarios

Herrigabekoen ahotsa

 

Bozka, berez, boza da, ahotsa, alegia. Bozketetan norbanakoen bozak metatu izaten dira gizabanakoen multzoa den gizarte jakin batek afera ezberdinei buruz zer uste duen jakiteko, eta horren arabera erabaki ahal izateko, noski.

Sasoi honetan suertatzen ari diren hauteskundeetan, berdin Euskal Herriko iparrean zein hegoan, abertzaleen bozka ez omen dago bereziki motibaturik aukeratu behar diren eserlekuak Euskal Herritik at baitaude. Eta, jakina, mota horretarako jarrerari ez zaio...

0 comentarios

Mundu garaikidea espainiar filosofiaren aurka

 

“Bizitzak balio du gauza baldin bazara ezeri uko ez egiteko”, zioen Jose Ortega y Gassetek. Horrek ez du esan nahi dena onartzeko prest egon beharra dagoela, jakina.

Beren bizitza onartu nahi ez dutenak asko dira munduan. Egun hauetan, gainera, notizia ere bihurtu dira haien patua onartu ez eta sorterritik uholdeka ihes egiten dutelako. Horrela, milaka kilometro egin, direnak eta ez direnak sufritu, ezagutzen diren bide arriskutsuetatik pasatuz, itsasoak zeharkatu eta,...

0 comentarios

Zerbitzari gogotsuak (Urkulluren borondatezko mirabetzaz)

 

1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren hasieran honako baieztapena dago:  "Kontuan izanik ezinbestekoa dela giza eskubideak zuzenbidezko erregimen batek babestea, gizakia tirania eta zapalkuntzaren aurkako azken irtenbidea den matxinadara jo beharrean aurkitu ez dadin…”. Alegia, giza-eskubideak zerrendatzen hasi aurretik, egun aldarrikapen unibertsala osatzen duten 30 artikuluak adostu baino lehenago, aitzin-solasean, gizakion errotikako oinarria azaltzen...

0 comentarios

Joxemiel Bidador egungo euskal apologista bezala dagerkigu.

 

Manuel Larramendiri buruz Euskaldunon Egunkarian idatzitako  artikuluan (1995-5-5) Joxemiel Bidadorek Andoaingo idazle eta euskal apologistaz honela zioen: "Lantxo honekin, bestela, Larramendi lehengo euskal folklorista bezala dagerkigu, Iztuetari aurre hartu ziolarik".

Larramendiren antzera, Joxemiel Bidador irakasle, idazle, historialari eta folklorista izan dugu baina, Larramendik ez bezala, euskaraz. Eta ez da ñabardura txikia, gero.

Egia esanda, Andoaingo apologistak...

0 comentarios

KK Planet

KK Planet

Zinema festibalaren erdian daude Venezian. Duela dozena-erdi bat urte hango alkateak , Massimo Cacciari, idazlea eta filosofo berau,  idazle eta artista kurduak, irlandarrak eta euskaldunak gonbidatu gintuen etengabe urperatzen ari den hirira (hura mundu garaikidearen metafora !) elkarren artean liburu bat bertan argitaratzeko. Horrela sortu zen “K Planet K” izeneko bilduma.

Orduan, irlandarren aldetik etorritako Danny Morrisonen berri banuen, izan ere, gose greba...

0 comentarios

Abuztua erail zuten

 

Duela urte bete, Napoleonen gerrateko Abuztuaren 31ko suntsiketa dela eta, egun Donostiako kultur zinegotzia den Gasko jaunak Udalaren webean “Donostia Sutan” elkarteak 1813ko gertakariez argitaratutakoaz mozioa aurkeztu zuen. Haren aburuz, “Zenbait historialari eta akademikok, salatu du manipulazio lerratia eta kalitate akademiko gutxikoa dela Donostia Sutan-ek 1813ko suntsiketaren gainean” kaleratutakoa. Bere aburuz, “Adierazpen askatasunak ez du esanahi...

últimos posts
últimos comentarios