Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

L. Pirandellok esana

Adostutako Tenorean, hitzartutako ordua:
Zer da idazle baten estiloa?, Flaubertek eta Proustek horri buruz idatzi bazuten ere nire gogoeta egin nahi nuen horretaz. Nire buruarekiko eta ene irakurleekiko zorra banuela iruditzen zitzaidan. Izan ere, idazle gisa, izkiriatzeko modu oso ezberdinak erabili ohi ditut. Izan naiz idazle ikertzailea, itzultzailea, dibulgatzailea eta kazetaria, hitz laua eta poesia erabili ditut, baita aforismoak eta saiakera ere...
Azken urte hauetan idazkera hauei buruzko hausnarketa ibili naiz egiten eta zurekin partekatu nahi dut, balizko irakurle hori.
Unibertsitateko lanean liburuak idatzi, apailatu eta argitaratu arren, nik erabilitako hizkuntza ez zen guztiz nirea, egoerak eskatzen zuen akademikoa eta pedagogikoa baizik. Nire estiloa ez zen literarioa.
Beraz, ez nintzen idazle oraindik. Liburu asko idatzi ditut, gehiegi nire ustez, baina niretzat idaztea gogoeta bidea denez, idazten jarraitu behar dut bizitzaren hausnarrean ezinbestean. Hori dela-eta dator orain idazki hau. 

“Ez dut uste literaturan dena onar-garria denik”.
Barthesi esker badakigu idazle baten lana harena izateari utzi egiten diola argitaratzean eta irakurleen eskuetara pasatzean, baina egia da idazle bat, berez, bere lana dela funtsean, eta, beraz, lan hori erakutsi eta defendatu egin behar duela. Idatzitakoaren erantzulea da.
Hori guztia egin nahi izan dut nik honaino, idazlan honetatik alde egin baino lehenago, nire orain arteko idazlan herrenak errenkan jarri eta haien alde egin, beren barne muinak azaldu eta, azkenik, era dui-nean agerrarazi besterik ez dut egin nahi izan idatzitako honekin.
Nire aita zenak, erretreta hartu ondoren, bere gelan ezkuta-tzen zuen Memorias de un pensonista idazten ari bide baitzen. Ez zuen inoiz inon argitaratu.
Nire gogoetak, berriz, argitaratzeko idazten ditut. Txillardegik bezala, ez dut Amiel egunerokoen idazle zenaren bidea maite, Sartre eta Sastrerenak baizik.
Idazleak ere bere egilea behar baitu. Luigi Pirandellok egin zuen bezala, idazlea pertsonaia bihurtu, objektibazio prozesuan sartu hori buruz idatzi ahal izateko zeren eta, ekinbide horretan agertu ohi da haren idazlanen atzean oharkabean pasa dena (testuak nahiz testuin-guruak) baita direnak eta ez direnak argitara azaldu.
Azkenik eta gero ez dut nire burua “Flauberten sindromeaz” jota geratzea eta, ondorioz, etengabeko zuzenketa prozesu amai-gabean galtzea nahi.
Horrenbestez, testu eta epilogo honen amaieran berriro diot, hau ez da bukaera, Qui Congean, edo Txi Kungean edota QiGongean... teknikan bezala (batek daki nola idatzi behar den)...indarrak lortu nahi ditut bide honetan segitu ahal izateko. Ezjakintasunak bultza-tzen gaitu ezagutzera, eta mundua ezagutu nahi izateak idaztera.
Beraz, idazki honetan erabilitako energia guztia saiatuko naiz biltzen nire baitan. Hatsa, izaera eta izpirituak elkarturik, hurren-goaren esperoan.
L. Pirandellok idatzi zuenez:

“gure egia esanda / betidanik jaiotakoak /betikoak gu izanda / hemen gaude.”

Batzuek “autofikzioa” idazten omen dute, nik, aldiz, liburu honen bitartez “autosaiakera” egin ote dudan ez dakit... metaliteratura izango da beharbada, baina, azkenik eta gero, irakurleriak erabakiko du honetaz ere. Beraz, zuentzat, honi buruz interesik izanez gero, “Adostutako tenorea”, edo “Bakarrik arriskuan” kalean dago jadanik (Adhara, 2020)

Buscar