0 comentarios

a), b), c), d), GAUR AZTERKETA!

Test azterketak gogoko ez badituzu, ez kezkatu; kasu honetan benetan erraza izango zaizu erantzun egokia topatzea. Bai behintzat egunerokoa jarraitzen baduzu. Ea bada:

1. Encarcelados izeneko telebista programa batek hautsak harrotu ditu Espainia aldean …

a) … atzerriko espetxeetan giza eskubideak nola urratzen diren azaltzen duelako

b) … atzerriko espetxeetan espainiarren giza eskubideak nola urratzen diren azaltzen duelako

c) … Espainiako espetxeetan atzerritarren giza eskubideak nola urratzen diren azaltzen duelako (soilik c aukera betetzeko dago item hau hemen)

d) … Espainiako espetxeetan euskal herritarron giza eskubideak nola urratzen diren azaltzen duelako (soilik d aukera betetzeko dago item hau hemen)

 

2. Horregatik, Espainiako kazetari eta tertuliakide gehienentzat larri-larria da:

a) Atzerrian espainiarren eskubideak bortxatzea (jasanezina!)

b) Espainian espainiarren eskubideak bortxatzea (ja!)

c) Espainian atzerritzar baten eskubideak bortxatzea (ja, ja!)

d) Espainian euskaldun baten eskubideak bortxatzea (ja, ja, ja!)

 

3. Herriraren aurkako operazioak …

a) … askoz seguruago sentiarazten gaitu euskaldunok

b) … demokrazia zein osasuntsu dagoen adierazten digu

c) … bakean aurrerako urrats esanguratsua da

d) … , aski da, joño!

 

4. Alda dezagun gaia: Mariano Rajoy bertara joan eta esan du Fukushima segurua dela …

a)  … nuklearren segurtasunaren inguruan asko dakielako

b) … bertan urte luzeetan lasai-lasai bizitzen geratuko litzatekeelako

c) … Fragak Palomaresen egindakoa Historiako une garrantzitsutzat jotzen duelako

d) … Fukushima Garoña bezalakoa delako

 

5. Aukeratu Europako zein herrialdetan gerta daiteke gobernuan dagoen partiduaren menpeko udal batzuek antolatzea faxismoa goratzen duten ekitaldiak:

a) Alemania

b) Andorra

c) Españistán

d) Zertarako nahi duzu laugarren aukera?

 

6. Espainiako Epaitegi Konstituzionalak Balear Uharteetako lege aldaketa bat ontzat eman du; horretan zehazten da katalana jakitea ez dela baldintza izango Balear Irleeetako funtzionarioa izateko. Erabaki hori hartu du …

a) … Konstituzioak hizkuntzak errespetatzeko eta babesteko eskatzen duelako

b) … ingelesa jakin beharko luketelako, Ana Botellak bezala

c) … han katalanez aritzea jada erabat bermatuta dagoelako herritar guztientzat

d) … porque el catalán nos la trae floja, pero escríbelo más bonito en la sentencia

 

7. Vinaròs-eko gas biltegiak lurrikarak ari da sortzen Deltebre aldean …

a) … enpresa handiek obrak tentu eta kontu handiz egiten dituztelako, ingurugiroarekiko errespetu osoan

b) … politikariek obra handiak tentu eta kontu handiz onartzen dituztelako, ingurugiroarekiko errespetu osoan

c) … ekologisten salaketei jaramon egiten zaielako

d) … horrexegatik guztiagatik, hain zuzen ere

 

Eta 8. , azken batean, Espainia marka izugarri erakargarria da …

a) … bere erakunde eta politikarien zintzotasun eta fidagarritasunagatik

b) … giza-eskubideekin duen errespetu sakonagatik

c) … ilusioz betetzeko moduko egitasmoz eta ideiez datorkigulako

d) … Espainia marka, hori marka!

 

Seguru nago Bikain atera duzula proba honetan. Hurrengo egun batean, gehiago.

/