0 comentarios

Maitasuna edo

Youtube delako maremagnum horretan ezagutzera eman zen 2011n bideo bat, “CANI AMOROSO” izeneko gazte batek bere buruari grabatutakoa. Bertan bikotekide duen neskari hitz egiten dio erlazioaren urtebetetzean. Nekez aurki dezakegu honek bezain ongi gazte batzuen jarrera matxistak jasotzen dituen dokumenturik:

 Bideoa egiaz eta serioz grabatutako zerbait den zalantza inoiz izan badut ere, uste dut benetakoa dela, eta edozein kasutan, bikote gazte askoren errealitatetik, tamalez, nahiko hurbil dago.

“¿Qué pasa, palomita?” esaldiarekin hasten du bere jarduna gazte honek, maitasun adierazpena izan nahi duen honetan. Handik aurrera botatzen dituenak ez dira nolanahikoak. Ikus dezagun:

HASTEKO EDO

00:20 “Voy a hacer un repaso de nuestros sentimientos, tú sabes, de lo que sentimos tú y yo, ¿me entiendes, ¿no?”.

-        Gizonak espresatzen ditu biok sentitzen dutena. Neskak ez du ezer esan behar, mutilak hitz egingo du bere ordez!

01:39 “Que vale que en toda la noche anterior que has pasado con tu padre no me has dado ni un toque, ni me has enviado un mensaje, ni nada; pero, no te guardo rencor, sabes, porque quiero que a partir de hoy todo nos salga bien”

-        Arrisku larria suma dezakegu: gau batean mezurik edo deirik ez egitea motiboa izan liteke haserretzeko? Beste pertsona gertutik kontrolatzeko asmoa agerian geratzen da.

-        Gainera, barkatu egiten dio deitu ez izana, dena “hemendik aurrera ongi joan dakigun”; bere burua eskuzabal erakusteak jarrera horren zekenkeria are gehiago azpimarratzen du

KONTUA LARRITZEN DOA

02:11 “De hecho, el no tocar a una mujer lo firmamos ya hace mucho, ¿sabes?, en el contrato, en el primer contrato, ¿sabes?, que hicimos; y la verdad es que corto, pero especifica más o menos todo lo que tenemos que cumplir tú y yo; y yo lo he cumplido a rajatabla, ¿sabes?, ningún fallo”

-        Elkarrekiko konpromisoa bikote erlazioan honelako kontratu pribatuekin sinatzea benetan arraro egiten zait: nolako segurtasuna nahi da?, zer da, garantia bat elektrogailu bat erosten duzunean bezala?, zer euskarri izan daiteke honelako kontratua sentimenduak aldatzen direnean? Argi dago, edozein kasutan, bere “jabetza-titulu” antzeko zerbait asmatu dela nonbait, fideltasunaren berme gisa. Eta gazte batzuk dira!

02:48 “Tu personalidad me encanta. Me encanta tu cuerpo, Me da igual que no vayas al gimnasio, me pareces perfecta, me da igual”

-        Orain gimnasiora ez joatea barkatzen dio! Zergatik, et, hala ere, eder-ederra delako! Inposaturiko edertasun ereduek emakumeen gainetik eragiten duten presio izugarriaren erakusgarri dugu zati hau.

03:10 “Mazo de besos con mazo sentimiento; que tú sabes que nadie te va a besar como yo, lo sabes de sobra, y que nadie lo va a hacer jamás, porque, vamos, no le voy a dejar, siempre voy a estar ahí contigo”

-        Berdin da neskak besteren bati musu eman nahi dion. Mutila arduratuko da hori inoiz gerta ez dadin. Jeloskor prebentiboa dugu gure gaztea.

-        Gainera esaten dio beti ondoan izango duela, hori gerta ez dadin kontrolatzeko!

-        Eta berriro hitz absolutuak (nadie, jamás, de sobra)

03:28 “Podrás salir de fiesta, con mucho cuidado; y que mires un poco con los demás a ver qué te pones, tú me entiendes, ¿no?”

-        Baimena ematen dio parrandan ateratzeko, baina kontu handiz ibili behar du, edozein arropa ezin du jantzi. Oso ongi ulertzen dugu denok: beste pertsonaren gaineko jabetza sentimendua gailentzen da, gero eta argiago, eta kontrola behar-beharrezkoa zaio erlazioa mutilak nahi duen bideetatik joan dadin. Zer erlazio da hau, bestearen janzteko era ere fiskalizatu nahi duena?

-        Bideoan jasotzen den keinua bereziki adierazgarria atal honetan: hatz erakuslea altxatzen du: errieta prebentiboa dugu honakoa; izan ere, ahots doinua ere nabarmen igotzen du atal honetan.

03:43 “Lo más importante es que quiero estar contigo siempre; mi cuerpo así lo dicta, ¿sabes?”

-        Berriro lehen pertsonaren erabilera hutsa bion arteko erlazioa definitzeko; bikote harremana bere gorputzaren agindu kategoriko gisa aurkezten du. Beldurtzekoa.

-        Bestalde, etengabe botatzen dituen hitz absolutuak (siempre, nunca, lo más, nadie, perfecta …) arriskugarriak izaten dira; pentsamenduaren sinpletasuna eta zurruntasuna adierazten dute. Aurretik ere esan dio, adibidez: “yo quiero estar toda mi vida contigo, ¿sabes?, pero entera, toda la vida entera, toda” (01:58).

LA TRACA FINAL

04:18 “Ayer me cabreé mazo porque no me enviaste un mensaje pero quiero pensar en positivo y sé que a lo mejor no has podido"

- Berriro haserrea aurreko gauean ez zuelako berarekin kontaktuan jarri. Adituek abisatzen ari dira telefono mugikorrek eta teknologia berriek erabilera kezkagarria dutela, gazteen artean, honelako kontrola egiteko.

04:50 “aunque tengamos momentos malos, todo el mundo los tiene; y es que vamos, sólo quiero demostrar que eres mía, que nadie más te va a tocar, ¿sabes?”

- Horra hor falta zen adierazpena: neskaren gaineko jabetza adierazpen zuzena, demostratu beharrekoa. Tratu txar matxisten ABCren aurrean gaude.

 

Laster, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna izango da. Maitasunaren mozorropean zer izkutatu daitekeen ikusteko balio diezaguke bideotxo hau. Tamalgarria da, baina zer ikasi ere ematen digu.

 

Hona hemen proposamen interesgarria gai honen ildotik

http://www.naiz.info/eu/mediateca/audio/eten-22-kantu-emakumeen-aurkako-indarkeria-salatzeko

 

/