Tags emakume

0 comentarios

Emakumeak oholtzara

Lurretik oholtzara eskilara gutxi batzuk baizik ez daude, batzuetan, hori ere ez. Baina, badirudi, guretzat (emakume musikariontzat), eskilara horiek hiruzpalau koska baino, Escherren eskilara amaigabeak direla. Zergatik ez distantziari aurre egin eta espazio hori bereganatu, geure egin? Beharrezkoa bada, ahaztu atzeko eskilarak eta igo zuzenean taularen aurrealdetik.

Bideoan Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz (Hesian, Lauroba…) Onintza Rojas Olazabal (Koban), eta Olatz...

0 comentarios

Zazpi argitalpen, musikan diharduten emakumeak argitara ateratzeko

Musikari buruzko literatura espezializatu asko idazten den arren (musikari, produktore, diskoetxe eta abarrei elkarrizketak, disko, instrumentu eta materialei buruzko kritikak...), emakumeak oraindik ez ditu gizonak haina orrialde betetzen industria zabal honi dagozkion argitalpenetan. Ordea, izan badira musikan diharduten emakumeak. Eta emakumeen gorputzak gitarra eta sintetizadore garestiak saltzeko aitzakia gisa erabiltzen dituzten aldizkari espezializatu horietatik harago, badira beste...