Eneritz Dueso naizplus blogak

Lys izeneko lanarekin aurkeztu du bere burua Nøgen taldeak

Nøgen izena danieratik hartua badute ere ("biluzik" esan nahi omen du) donostiarrak dira Lys EP laburrarekin bere burua aurkeztu duten taldeko kideak. Euskarazko eta ingelesezko hitzak tartekatuz abestutako kantuek uda luzatzeko aitzakia ematen dute, baina, dagoeneko, nostalgia kutsu apur dat dakarte beren melodiek. Azken hamarkadan boladan izan den indie-folk alaia dakar donostiar boskoteak eta ez litzateke harritzekoa beren kanturen batek udako (amaierako) festetako soinu bandarekin bat egitea.