Beñat Zarrabeitia

See you soon Aitor!

 

Aitor Zubizarreta euskal saskibaloiaren harrobiko esperantzarik handienetakoa da. Bere herriko Iraurgiko taldean aritu da orain arte hegaleko azpeitiarra eta Espainiako selekzioaren gazte mailetan ibilitakoa da baita. Aurrerantzean, esperientzia berri bati ekingo dio. Ikasketak eta saskibaloian aldi berean uztartzea helburu duen apostua egin eta datorren lau denboraldi/kurtsoetan AEBtako NCAA Ligako (txapelketa unibertsitarioa) Portland Pilots taldean arituko da. 1995an jaiotako Zubizarretak 1'91 zentrimetoko luzera du eta eskolta postuan jokatzen du. Azpeitian, lagun eta taldekide ohiek bideo berezia prestatu diote, see you soon Aitor!