Ni Euskalduna blog naiz

Gu Zornotzarrak! Gu euskaldun txikiak!

Zornotzara joan ginen, Larrea eskolara. Primeran pasa genuen lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako ikasleekin. Ederto portatu ziren eta oso ondo erantzun zuten egindako galdera guztiei. Barre egin genuen elkarrekin. Herria ere bisitatzen egon ginen eta giro ederra somatu genuen. Herri polita, lasaia eta familiarra da Zornotza.

 

Eskerrik asko gure proiektua onartu duten Zornotzako auzokide guztioi, Larrea eskolako irakasleei, ikasketa buruari eta zuzendariari. Eta noski, gure sei protagonistei ere bai: Alazne, Manex, Iraia, Enaitz, Ibane eta Lander.

 

Ni euskalduna Facebook-en

Ni euskalduna Metroo-n