ttiklik blog naiz

BIBLIOGRAFIA: Ipuinak ez sexistak izateko gida. Gomendioak eta adibide praktikoak

ipuin ez sexistak

Egilea:

ISBN: 978-79-99-00115-7

EAN: 9787999001157

Argitaletxea: URTXINTXA ESKOLA - BIZKAIA

Hizkuntza: Euskara

Edizio urtea: 2007

Salneurria: 18€

 

 

LIBURUA. Hezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta lanerako fitxak biltzen ditu.

Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte. Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak, umeen garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25 ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.

BIBLIOGRAFÍA GEHIAGO: bibliografia/