|
Etzaitut joaten utzi nahi. Barru-barruan sentitzen dudan min honek nerekin zaudela gogorarazten dit; beldurra daukat. Sentitzen dudan guztia esango banizu, hainbeste esplikazio, bizipen...dauzkat zuri kontatzeko... Barkamena eskatuko banizu, barruko min hau nolabait baretuko litzateke, baina beldurra dator berrriro; barruko min hori gutxitzen bada, galduko zaitudala iruditzen zait, joan egingo zarela... Etzaitut joaten utzi nahi. Bene-benetan maitte eta behar zaitut, amatxo! |
|
Benito Lertxundi - Mundurat eman ninduzun |
||
Ama, nola zure belaunetan nindadukazun denboran, utz nezazu zure bularrean burua pausa dezadan; ene bihotzak zer sendi duen nahi baiterautzut eman, zure ezpain sakratuetarik ikasi nuen mintzairan. Ene deia amodioaren bidez zinuen entzun, eta gero oinazen erdian mundurat eman ninduzun; biziaren grazia lehenik, gero hoinbertze maitasun, berant jakin dut, ama maitea, zendako eman dautasun. Adierazi zerautanean odolak bere mintzoa, berriz gogoratu zitzerautan, o ama, zure altzoa; bai ta zure bularretik hartu esne on haren gozoa, orduz geroztik zurea naukan ene izaite osoa. |
Madre, como en aquella época en que me sostenías en tu regazo, déjame que descanse ahora mi cabeza sobre tu pecho; ya que te quiero conceder lo que mi corazón siente, en el idioma que aprendí de tus labios sagrados. Atendiste mi llamada mediante el amor, Y luego entre padecimientos me diste a luz; primero la gracia de la vida, luego tanto cariño, he sabido tarde, querida madre, para que me diste. Desde que la sangre me explico su verbo, Desde que recordé otra vez, o madre, tu regazo; así como la dulzura de aquella generosa leche que tome de tus pechos, Desde ahí en adelante todo mi repleto acontecer es tuyo. |