ttiklik blog naiz

Gaueko bisitaria: gurasoen ohera bidaiak

TTiKLiK!-ek egindako itzulpena, crianzanatural-en baimennarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.ttiklik.com

 

Zure etxean zaudela “klok-klok-klok” bat entzuten baduzu, zure umea logelatik atera dela atzeman eta zure ohera igotzen ari dela konturatzen bazara, lasai egon, ziur egon zaitezke, beste askori ere pasatu izan zaigula.

Normala da haur txiki batek bere gurasoengan behar duen segurtasun eta erosotasuna bilatzea.Konfiantza eta zuganako daukan maitasunaren seinale da. Gurasoek segurtasun eta erosotasun hori eman nahi izatea ere, oso normala da, bai haurra ohera ekarriz edo txikiaren ohea partekatuz.

Haurra gau osoan bere ohean gera dadin animatzeko modu desberdinak daude, baina ideia hauek aurrera eraman baino lehen, egoeraren ebaluazio bat egitea komeni zaizu.

Hasteko, pentsatu galdera hauen erantzunetan:

  •  Zure bikotea, umea eta zu ondo lo egiten ari zarete?
  • Kanpoko inork ez balu jakingo zuekin lo egiten duela, pozik egongo zinatekete orain daramakizuen ohiturekin?
  • Bikote harremanetan eragina dute bisita hauek?
  • Aldaketak, zuk nahi dituzulako, zure familiarentzako egokiak direla uste duzulako edo lagun, familiako edo beste pertsona batek aholkatu dizulako egin nahi dituzu?
  • Bat-batean zure ahurra bere ohean gau osoa lo egiten hasten bada, nola sentituko zinateke: oso pozik? Pozik? Apur bat triste? Triste? Oso triste?
  • Gaueko bisita hauetatik, zer da benetan gogaitzen zaituena?
  • Zergatik dator zure txikia gauero ohera? Ohitura kontua da? Edo beldurrak, amesgaiztoak, banatzearen estutasuna, hortzetako mina edo altxatu eta zure bila joatera bultzatzen duen beste edozein arazo da?

Aurreneko urratsa, galdera guzti hauei erantzuna eman, eta egoeraren aurrean dauzkazun benetako sentimenduak aztertzean datza. Batzuetan, benetan sentitzen duguna zer den ez dugu ondo aztertzen eta ez dugu helburu garbi eta akzio konkretutan pentsatzen. Zure eta zure bikotearen nahiak argi dituzuen momentuan, helburu hauetako bat aukeratu:

  1.  Gauden bezala jarraituko dugu, X hilabetetan, kulpa edo kezkarik gabe. Denbora hori pasatakoan, egoera berriro aztertu eta zer egin erabakiko dugu.
  2. Ez dugu presarik, baina aldaketa txikiak egiten hasi nahi dugu, eta X hilabeteren buruan gure haurrak bere ohean lo egingo duela aurreikusten dugu.
  3. Oraintxe bertan egin nahi dugu aldaketa, beraz, plan bat pentsatu eta gauero jarraitzea erabaki dugu.

Ez bidali mezu nahasgarririk

Zuen ohea haurrarekin partekatu baduzue; jaio zen unetik nahiz duela hilabete gutxitik izan,  ohetik ateratzeko erabakia hartzen duzun momentuan, ziurtatu diezazuket, zure barruko zati txiki batek ez diola joaten utzi nahiko. Hau oso normala da; zure txikiak benetan bere ohean lo egitea nahi baduzu, emozio hauek ezkutatu beharko dituzu. Ez egin familia hauek aldaketa garaian gauzatu zituzten akatsak. Izenak aldatu zaizkie, lotsak ekiditeko:

  •  Amaiak esan zigun, Mariak bere ohean lo egiteko gauzatu zuten plana oso ondo zihoakiela. Aste betean egin zuen, eta oso pozik zegoen! “Gau horretan bere ohera joateko prestatzen ari zenean, senarrak eta biok, sari bezala … gure ohean lo egitea eskaini genion!!! Gaur da eguna, aurretik geunden bezala gaudela, eta gainera erresistentzia gehiagorekin”.
  • “Ezin dut sinetsi zer egin nuen! “Aitziberren mezua, bere aurreko posta baino aste bete beranduago jaso nuen. Mezu horretan, bere alaba Maren, gurasoen ohera bisita gutxiago egiten ari zela kontatzen zidan.”Gauean esnatu, eta Maren gau osoa bere ohean lo zegoela konturatu nintzen, bere gelara joan, eta bere ondoan sartu nintzen berarekin! Gaur gauean, ohera joateko orduan, bere ohean sartzeko esango didalakoan nago! Arazo berri bat sortu dudala uste dut! Laguntza!”

Oso ondo dago aldaketa bat egitea!

Zuen haurra bere ohera eramatea erabaki duzuenontzako, ostiko eta ukalondokoei agur esanez, esan behar dizuet aldaketa ondo egina egongo dela. Ez dago horretarako adin konkreturik: prest bazaude, prest zaude. Zure haurra ondo zaindu, maitatu eta seguru dago eta sentimendu hauek ez dute zertan aldatu beharrik, aldaketa ondo egiten bada.

Zer egin orain?

 Zure txikia bere ohean uzteko metodo desberdinak daude. Ume bakoitza desberdina denez, eta egoerak ere desberdinak direnez, familia bakoitzak modu desberdinean egingo dio aurre. Ondoren, jarraitu ditzakezuen ideien zerrenda bat azaltzen da. Bat, bi, edo egokiak iruditzen zaizkizun guztiak hartu eta emaiezu benetako aukera bat. Pazientzia izan, eta zure plana zorrotz mantendu. Datozen aste edo hilabetetan  ikusiko duzu hobekuntza. Aldaketen abiadura, zure haurraren izateko modua eta zure benetako gogoan  oinarrituko dira.

Soluzioak

Ondoren, zurea bezalako familia batzuetan funtzionatu duten ideien zerrenda bat dator.

 Aukeratu behar dituzunak:

** Ohetik lurrera, eta hemendik bere gelara. Haurra gauero zure gelara etortzea ez bazaizu inporta, baino ez baduzu zure ohean sartu nahi, prestatu berarentzako moduko leku bat; koltxoitxo, manta, esterila bat eta lo egiteko zakutxo bat, almoada batekin.

Gauean hitz egindakoa ahazten bazaio eta zure ohera igotzen bada, bere lekura bueltatzen lagundu eta gogoratu iezaiozu hori dela berak lo egiteko lekua. Bere alboan etzan zaitezke hasieran: ohitura berrira egokitzen lagunduko diozu.

**Goizaldeko estutua. Gaueko bisita, goizeko ordutara pasatzea da ideia. Guraso askok, gainera, plan honekin gozatu egiten dute, ez baitute goizeko estutu hauek galdu nahi, baino noski, gau osoa lo pasatu ondoren.

Umeari esan, ‘kanpoan argia dagoenean ‘ bakarrik etor daitekeela. Eguneko argia zuentzako egokia denean bakarrik funtzionatuko du. Beste ideia bat: alarma suabe edo musika bat jar diezaiokezue, ona deritzozuen orduan eta umeari esan, “musika entzuten duzunean etorri zaitezke, bestela, dena isilik badago, lo egin beharko duzu berriro, musika entzun arte”.

**Asteburuko promesa. Umeari esan, aste osoa bere ohean lo egitea lortzen badu, zuekin asteburuan, edo larunbatean lo egin ahal izango duela. Egutegi bat hartu, eta gometx bat itsatsi gau osoa bere ohean lo egiten duen bakoitzean. Asteburuko egunetan zerbait berezia jarri.

Ideia honek ume batzuentzako bakarrik balio du; beste batzuei ordea, oso zaila egiten zaie gau batzuetan bai eta beste batzuetan ez ulertzea. Funtzionatuko duela uste baduzu, aurrera!

**Errebote efektua. Gutxiagora behera aste betean haurra bere ohean lo ikusi nahi dugunean balio du.

 Ohera joateko errutina hasi baino apur bat lehenago, haurrari azaldu behar diogu bere ohean lo egitearen zergatia. Adibidez: “Gure ohera gauez zatozenean, esnatu egiten naiz eta horren ondorioz umore txarra izaten dut”. Eta esaiozu gau osoa bere ohean lo egitea nahi duzula. Gaua errutina lasai eta goxo batekin hasi. Zure umea bere ohean dagoela bukatu. Esnatzen denean, ALXATZEN den bakoitzean, bere ohera itzuli ezazu modu maitekor, goxo eta baketsu batean. Muxuak eman, besarkadak, bizkarrean laztanak egin … Beharrezkoa bada, bere ondoan etzan lo hartu arte. Esaldi gako bat aukeratu, behin eta berriz esateko modukoa: “Lo egiteko ordua da. Aita/amak asko maite zaitu. Gera zaitez ohean, mesedez, eta gauza politekin egin amets”.

Posible da, lehenengo gauetan, hamar aldiz edo gehiagotan errepikatu behar izatea, baina horretan jarraituz, geroz eta bisita gutxiago izango dituzu.

**Opari batekin motibatu. Loari buruzko inkestek zera diote:  umeari opari bat eskaintzen bazaio motibazio handiagoa izaten du aldaketa burutzeko. Horretarako egutegi eta gometsen ideia oso ona da. Zure umetxoak pegatina bat jar dezake bere ohean lo egiten duen egun bakoitzeko.

Opariaren helburua, hainbat egun jarraituetan gometsa jartzen duenean lortuko da. Egun kopuru hau ez da oso handia izan behar, haurrak interesa gal ez dezan. Zenbaki txiki batekin has zaitezke, 3 adibidez, eta 10 arte igo. Dena betetzea lortzen badu, haurrak opari bat jasoko du. Gustuko jaki bat, jostailu bat edo abantaila moduko bat.

Prozesuaren iraupena, haurrak gauetan zurekin egoteko duen beharraren arabera izango da. Agian edozein jostailu baino, zu opari hobea zarela pentsatuko du … Ta ez al da zoragarria hainbeste maitasun izatea?

“The No-Cry Sleep Solution for Toddlers & Preschoolers”, Elizabeth Pantley-rena. Eguilearen baimenarekin. 

Iturria: crianzanatural.com

© De la traducción Crianza Natural SL.

Atala(k): CrianzaEducaciónSueño
Etiketa(k):  >  >  >  >  > 

 

LOTURA DUTEN GAIAK