ttiklik blog naiz

Haur-anemia - Anemia Infantil

EN CASTELLANO: ANEMIA INFANTIL

Burdin faltagatik sortzen den anemia gaur egungo haur eta gazteetan ohiko arazoa bihurtzen ari da; daramaten elikadura motak ez baitie nahi adina burdin ematen.

Haur-anemiak garai honetan sortu daitezkeen gaitzak indartu ditzake:

* Hazieran atzerapena,
* ikasteko arazoak eta
* psikomotrizitate garapenean arazoak.

Normalean anemiak ez ditu sintoma ikusgarriak ematen, horregatik, gurasook adi egon behar dugu eta honako zerbait sumatuz gero anemia egon daitekeela ohartu:

* nekea eta logura gehiegi,

* kontzentrazio arazoak,

* azal eta mukosetako zurbiltasuna,

* eskolan errendimendu baxua.

Ezaugarri patologiko gogorrek ondoko hauek sor ditzakete:

* arazo kardiobaskular eta neurologikoak, 

* portaeran aldaketak.

Anemia ekiditeko modurik hoberena, elikadura ohiturak aldatzea da: dietan, burdinan aberatsak diren elikagaiak sartu, barazki eta C bitamina asko duten beste elikagaiekin batera. 

Aholkuak:


** 6 hilabete baino gutxiagoko hau
rrentzako, amarengandiko edoskitze esklusiboa eta minimo edoskitzea hau 2 urtera arte mantendu, 6 hilabetetik aurrera beste motatako elikadura sartzen hasita. 

** 3 urtetik gorakoentzako:

  1. Elikagai desberdinak jan, nutrizio balio desberdinekoak; barazkiak eta animalia jatorriko elikagaiak (3 aldiz astean).
  2. Kaltzioan aberatsak diren elikagaiak, barazkiak eta frutakegunero.
  3. Fruta naturalen zukuak edo ur minerala edan.
  4. Janari “txatarrak” ematea ekidin: industri opilak, azukredun produktuak…
  5. Gaseosa eta gozokiak ez jan/edan.

 

Iturria: www.elikabio.com