0 comentarios

Udaleku bereziak TTiKLiK!ELKARGUNEAn: IRATXOEN ETXEA

 

Aurten TTiKLiK! ELKARGUNEAko udalekuak ere bereziak izango dira; gure ELKARGUNEA iratxoen bizileku bihurtuko dugu.

Haurrak barrura sartzearekin batera IRATXOen munduan daudela sentituko dute, IRATXO TXIKIAK tarteka beraien hankazpitik pasatzen direla sumatuz.

Udalekuetan zehar, IRATXOen inguruko gaiak landuko ditugu, hala nola, TREBETASUNASORMENAAUZOLANAOSASUNA eta NATURA, hauek denak egun desberdinetan banatuak.

  • Iratxoek jaten dituzten fruta eta barazkiak ezagutu eta landatuko ditugu,
  • Iratxoen elikadura osauntsua nolakoa den eta guk ere nola elikatu behar dugun ikasiko dugu,
  • Iratxoen jantziak egiten ikasiko dugu,
  • Iratxoek bezala, inguruko bizilagunei lagunduko diegu behar duten gauzetan, erosketak azokan, garbiketa eta txukunketa lanetan...
  • Eskulanen bidez, guk ere iratxoen trebezia lortzea izango da beste ataletako bat.
  • eta IRATXOei jarraituz sortzen diren beste mila gauza ere ikusiko ditugu!

ETA ZUK? AUKERA EDER HAU GALDUKO DUZU?

ZATOZ eta EZAGUTU IRATXOEN ETXEA!

http://www.ttiklik.com/

/
últimos posts
últimos comentarios