0 comentarios

Txiriboga #18 Korrikaña badator

Txiriboga #18 Korrikaña badator
Loading player...

Kirolaren inguruan aritu gara aste honetan. Ohitura osasungarria da ariketa fisikoa egiteko eta hamaika modu daude gure gorputza mugitzen hasteko. "Pilulak" atalean lasterketa interesgarri baten berri izan dugu. "Korrikaña" du izena eta izenak berak irdadokitzen duen moduan korrika eta zurruta uztartzen ditu. Arroa behean ospatuko da froga hau urriaren 27an. Herriaren inguruan 5 bira eman beharko dira (guztira 4,5Km) eta bira bakoitzaren amaieran kañoi bat edan beharko da. Izena...

0 comentarios

Txiriboga #17 Zergatik egiten dute irri Leitzako behiek?

Txiriboga #17 Zergatik egiten dute irri Leitzako behiek?
Loading player...

Gaztatxo marka ezagun batekin gogoratu gara bonbetak atalean. Izan ere duela gutxi “irri egiten duten behiak topatu dituzte Leitza inguruan. Foruzaingoak publikatutako txio batetik tiraka istorio xelebre bat ezagutu dugu eta bide batez gaztatxoen behiaren irri hori zerk sortu dezakeen jakin dugu.

0 comentarios

Txiriboga #16 Osaba Tomasek behar zaitu

Txiriboga #16 Osaba Tomasek behar zaitu
Loading player...

Zinemaldian bete betean gauden aste honetan zine kutsu berezia izan du ere Txiribogak. Mikro tarte berri baten estreinaldia izan dugu. “Jolasten eta enrredando” du izena eta bertan parlamentuetan esaten diren perlak jasoko ditugu. Carlos Iturgaizen adierazpen batzuk gogora ekarri ditugu tarteari izena jartzerakoan, eta lehen atal honetan Alfonos Alonsok esandakoak aipatu ditugu. Izan ere zine kutsua ere iritsi da eusko legebiltzarrera. La vida de Brian filme mitikoa oinarri...

0 comentarios

Txiriboga #15 Kromo misteriotsuak

Txiriboga #15 Kromo misteriotsuak
Loading player...

Ikasturte berriak polemika zaharrak ekarri dizkigu beste behin ere. Hainbat politikariren ikasketen zilegitasuna zalantzan jarri da azkenaldian. "Bonbetak" tartean kasu guzti hauek gainditzen dituen bat (alde handiarekin gainditu ere) ezagutu dugu. Historia honetako protagonista 17 urtez izan zen irakasle irakurtzen jakin gabe. BBC hedabideak zabaldu du berri txundigarri hau eta Txiribogan hizpide izan dugu.

Bidaia luzeetan zorabiatzen zaren horietakoa bazara "Trasteak" tartean ezagutu dugun...

0 comentarios

Txiriboga #14 Bihotzeko baten aurrean... Macarena!

Txiriboga #14 Bihotzeko baten aurrean... Macarena!
Loading player...

Udako oporraldiaren ostean bueltan gara Txiribogan. Uda amaitu zaigu baino giriak ez dira oraindik desagertu. "Giriak gara" tartean aurten Bartzelonan kontrolik gabeko turismoa salatzeko egindako kanpaina bat ezagutu dugu. "Balconing is fun" zioen leloak eta sareetan sekulako hedapena izan du udara honetan.

"Pilulak" tartean bihotzeko baten aurrean zer egin behar dugun ikasi dugu. Ecijako telebista kate batek plazaratutako bideo hau ikusi ostean ezinezkoa izango zaizue bihotz biriken...

0 comentarios

Txiriboga #13 Giriak gara?

Txiriboga #13 Giriak gara?
Loading player...

Txiribogan ere iritsi zaigu oporrak hartzeko eguna. Pertsiana jetsi eta atseden egun batzuk hartzera joan gara. Denboraldiko azken saioan bi mikrotarte berri estreinatzeko astia izan dugu. “Urrutizkina” tartean bi lagun berezi agurtu nahi izan ditugu, Eneko eta Miren. Sevillatik mintzatu zaigu Eneko, izan ere, bertara joan behar izan du lanera. Ez da galdu gure laguna Andaluzian eta bertako xelebrekeria batzuk kontatu dizkigu. Miren ez dago lanean, oporretan baizik. Lizarrako...