Artículos archivados en 2012-07

0 comentarios

Printzeak urautsian

Hawaiin surf egiten ari zela argazki bat atera zioten Edward (Eduardo) Galesko printzeari 1920an. 1978an, berriz, Charles printzea (Karlos) «Life» aldizkarian ikusi ahal izan genuen Australian windsurf egiten. Eta berriki, William printzea (Gillermo) izan da Wimbledonen beretzat espresuki gorde zioten jarlekuari muzin egin eta bere anaia Harryrekin olatu artean ibiltzera joan dena.
Antza, lagun baten ezkondu aurreko agur festa egiteko bildu zen Cornwallen Williamen kuadrilla, baina...

0 comentarios

Roxy PRO

Aste honetan Roxy PRO, munduko nesken surf txapelketa da Bairritzen.

Bainujantzi estua darama berak, tira, beraiek, denek. Ipurmasailak alde batera eta bestera dabiltza nonahi, arnasa hartu nahi balute bezala. Eta begiradak, denek elkarri begiratzen badiogu ere, inoiz ez dute gure begi niniek aukeratutako angeluek bat egiten. Tarteka, halabeharrez edo, lotsa gorritzen gara, bularraldean oraindik ilerik badugunok, begirada lotsagaberen batek, haren begiei baina begira ez garela ari atzematen...

0 comentarios

Urdin Salbaia

 Wild Blue

Dagoeneko inor gutxi oroitzen da Zarautzen egitekoak ziren olatu artifizial hartaz. Inor gutxi oroitzen da, 2007ko apirilean Tolosan edo 2008ko uztailean Leioan aurkeztu zituzten antzeko proiektu kolosal haietaz.

Bere momentuan, hauteskunde garaian, jendearen arreta bereganatzeko balio izan zuen albistea izan zen zenbaitentzat, baina egun, zertan da proiektu txatxu hura?

Zarauzko Udalak, metro erdiko olatu bat, oso ona izanda ere, metro erdiko olatu eskas bat dela ulertu...