Artículos archivados en 2015-10

0 comentarios

Huahineko uhinak

Surflariok lasai surf egiteko urautsi ezkuturen bat xerkatzen dugu eta horretarako mapak, argazkiak eta urautsi posibleentzako koordenadak behatzen ditugu. Orain gutxi, olatu onak eskainiko dituen urautsi bakarti bat aurkitzeko modu bakarra lurralde hotzetara jotzea zela nioen, baina oker nenegoen.

Aurkitu dut fantasiazko uharte liluragarria, urautsi utopikoa, eguzkia, ur epela, olatu bikainak, kultura aberatsa eta biztanle eredugarriak biltzen dituen kotoizko gaztelu samurra. Eta zuekin...

0 comentarios

orokortzeko joera

Pasa den astean, lehen aldiz, zutabe hauetan idazten dudan artikulu hauetako bat itsatsi nuen nire Facebookeko murruan. GARAko albisteak Internetez irakurtzeko harpidedun izan behar denez inoiz ezin izan dut nire artikulurik partekatu, baina azkenengo hura osorik kopiatzea erabaki nuen, horrela nire ziber-lagunek behingoz nik idatzitako zerbait irakurtzeko aukera izan zuten.

Brasildarrek surf munduan duten lehiarako joera eta balio etikoek duten pisua nuen hizpide aipatu artikuluan. Askok...

0 comentarios

Balioen Lehia

Kirola askotariko balioak transmititzeko bitarteko egokia al da? Batetik, kirola balio etiko eta moralak transmititzeko bitarteko egokia dela diotenak daude; bestetik, kirola, balioak transmititzeko bitarteko egoki bat baino, eremu honetan kirolariaren balio etiko eta moralak zeintzuk diren agerian uzteko bitarteko aproposa dela diotenak. Edonola ere, kirolaren eta balioen arteko harremana ez da zalantzan jartzen.

Horixe da oraintxe bertan aurtengo mundu titulua nork eskuratzea nahi genukeen...