Iñaki Landa Landa

Senatik Loirara bidean

Ibaiak, historikoki, herrialdeak, guneak, mugak, bereizteko baliabide naturala izan dira. Horregatik, agian, gure bidaiaren lehen zatiketa ere, lehen muga, Sena eta Loira kontuan hartuz egina genuen. Muga, helmuga bihurtuta.

Fleuryn bisitak egin ostean, A Lamara eramango gaituen bidea hartzeko garaia zen. Eta bideari ekiteko lehenbiziko pausua: Paris zeharkatzea. Erreza ez badirudi ere, pentsatu baino sinpleagoa izan da, Antony auzotik aurrera. Pariseko auto gidarien begiruneak ere, nahikotxo lagundu du gainera.

Sorpresa ederra hartu dugu gainera Antonyn. Berez, ongi ezagutzen auzoa da baina, Sceaux auzoarekin duen mugan, sekulako jauregia du; lorategi erraldoi, parke eta estankeekin. Ondo ezagutzen dugun auzoa, Fresnesen espetxea eta monja etxea daudelako. Sceaux leku ederra izan daiteke bisiten ostean, umeekin, adibidez, bueltatxo bat emateko. 

Sceauxeko jauregia, wikipediatik hartuta

Paris, inoiz amaitzen ez den hiria dirudi baina, bai, amaitu egiten da. Eta zeharo emozionatu ginen zelai hau ikustean; Orlyko aeroportutik gertu dago baina, zelaia, gari larrea da! Parisetik irtetean ikusitako lehen zelaia, alegia.

Parisetik irtetean, lehen larrea

Aurrera egin ahala, dena desagertzen joan da; dendak, lantegiak, etxeak, tabernak... pertsonak ikustea sikiera zaila izan da askotan. Gezurra dirudi baina, Parisetik kilometro gutxitara, paisaia, erlazioak, bizitza azken batez, erabat iraultzen dira. Eta lo egiteko lekuak aurkitzea ere, zaila izan zaigu. Eskerrak kanpin denda gurekin datorrela. Parisetik irten eta, lehen gaua, Arpajonen igaro dugu. 60 bat kilometro, besterik ez, Senaren hiritik irten ahal izan garela ospatzeko.

Zuek, ongi pasa Gasteizko jaietan!